Gerra hasi zenean udaletxearen jabe egin zirenBorroka handia zegoen UGT, sozialista eta beste alderdien artean; ikusten zen gerra bazetorrela. Gerra hasi zela jakin zutenean, udaletxearen jabe egin ziren eta herriko karlista guztiak atxilotu zituzten, 31 guztira. Udaletxeko goiko saloian eduki zituzten preso. Anarkistak etortzen zitzaizkien bila eta beraiek gogor hartzen zituzten.