Zumaia (Gipuzkoa)

Mitinak; errepublikak langileen inguruko legeak sortu zituen

Mitinak; errepublikak langileen inguruko legeak sortu zituen <p>Errepublika garaian, mitinak ematen ziren eta bera ere hitz eginda dago udaletxeko balkoitik 18 urte zituela. Artean ez zegoen langileen legerik, eta errepublikarekin lege asko sortu ziren: zortzi orduko lan-jarduna, oporrak, "ley de t&eacute;rminos municipales", "ley de accidentes de trabajo"…... Metaleko hitzarmena egin zenean, bera ere ibili zen tarteko. Berak euskaraz ematen zituen mitinak. Noizbehinka ekartzen zuten kanpokoren bat mitina ematera. Herriko jende "ilustrea" (medikua, irakasleak...) ziklo batera gonbidatu zituzten, baina ez zuten denek onartu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-054-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errepublika garaian, mitinak ematen ziren eta bera ere hitz eginda dago udaletxeko balkoitik 18 urte zituela. Artean ez zegoen langileen legerik, eta errepublikarekin lege asko sortu ziren: zortzi orduko lan-jarduna, oporrak, "ley de términos municipales", "ley de accidentes de trabajo"…... Metaleko hitzarmena egin zenean, bera ere ibili zen tarteko. Berak euskaraz ematen zituen mitinak. Noizbehinka ekartzen zuten kanpokoren bat mitina ematera. Herriko jende "ilustrea" (medikua, irakasleak...) ziklo batera gonbidatu zituzten, baina ez zuten denek onartu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dezu hamen republikanetan mitiñak eta izanten ziala?
- Bai! Neuk´e euki nitun neuk´e neure mitiñak!
- Zeuk´e bai? Zeuk eman?
- Bai, primero mayon ta. […], bai, bai, bai. Hamen, aiuntamientuko leihotikan hitz einda nao ni gaztetan.
- Eta, ze? Ze mitin klase izaten zian?
- (Alaba) Eta hori hemezortzi urtekin.
- Bai, ba. Hemezortzi urte orduan. Baiña hemezortzi, geo hogeita bat arte, zea, gerra etorri zan arten. Gerran hogeita hiru banezkan, baiña hogeita bat urtekin eon nitzan kartzelan, gaztiena ni nitxan, treintaicuatron. Kartzelan gaztiena ni nitxan.
- Eta mitiñak orduan inguruko herrixetan eta?
- Mitiñak ez zian horren sarri iten. Zeoze, zean bat zanian. Eske, orduan ez zeon legeikan bate. Esate bateako, ez zeon langille legeikan.
- Bai.
- Ta ein zian "[…] de Trabajo", zortzi orduko zea orduan jarri zan. Bakazidxuak orduan jarri zian. "Ley de Términos Municipales" horkua da. Lehenotikan nausidxak, hamen ez zan ohitura hori, baiña nausidxak herriz herri ibiltzen zian zeak, reboluzionaidxuak eo protestantienak laga, ta bestiak eamaten zituen lanea. Ta "Ley de Términos Municipales" ein zuen, ein zun republikak. Parua zeon bitartian herri batian, besteko langilleik etortzeik ez zeon. Bai. Ta "Ley de Accidentes de Trabajo" ez zeon. Zeona hil ta anai horrek ezer ez zun kobratzen. Orduan lege asko in zian!
- Republikan.
- (Alaba) Ta geo mantenitu in zituen, ez?
- Honbre, klaro. Baiña republikak lehenbiziko konbeniua sindikato metalurgikua in zanian, parte hartu nun nik, Donostira sarritan juten nitxan konbeniyua in zan arte. Egilaz ta bidxok. Herridxan ez zeon eskola zeukan mutillikan, ta nik batez, nik gutxi ta bestiak batez. […] ezer ez, baiña… Ez zeon besteik eta!
- Eta mitiñak eta eukeraz, edo?
- Euskeraz. Nik euskeraz neuriak iten nitun ta Garcés-ek erderaz.
- Eta euskeraz eta hitz eiteko, leheno, huelga kontuak eta reboluziyua ta, holako kontuak eta euskeraz eta, nola […]?
- Bazian, bazian, bai, orduan´e bagenduzen, bai, bagenduzen.
- Eta kanpoko jenderik eta etortzen zan mitiñak ematea?
- Ez.
- Eibarretik o…
- Aldidxan behin bai, aldidxan behin ekartzen gendun baten bat. Ta hori baiño gehidxo, hamen bertako zea gehidxo organizatu nahi izan gendun, ez gendun konsegitu, baiña. Bertako intelektualak eo zeak, meikua, maixua… danak inbitatu zituen ziklo bat eiteko konferentzidxanak eta. Ez zun danak ametitu. Diplomazi earrakin erantzunak eman zixkiun! Orduan eskolan, zea zeon eskolan maixu, bueno!
- […]?
- Ez, lehenotikan, txiki bat. Erdaldun pillua ekarri zuan bat. Ahaztu zat. Seme-alabak´e bazezkan hamen bizi zianak. Gizon txiki bat zan. "Mientras haya dos banderas distintas en el dintel de un ayuntamiento, no puedo participar", ta, halako zeak.
- Orduan ya.
- Meikuak berriz, Ajuriak berriz, libro bat eo eskribituta emango zigula konferentzidxan, ta "[…] libruak leetuko dixkiu!" erantzun giñon, ta horretan, hola ibiltzen giñan. Bai, hola ibiltzen giñan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia