Zarautz (Gipuzkoa)

Gerra Zarautzen, gazte baten begiek ikusita

Gerra Zarautzen, gazte baten begiek ikusita Nola gogoratzen dituen gerra hasiera eta azken eguna. 15-16 urterekin egunkaritik jarraitzen zituen gerraren inguruko berriak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-012-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nola gogoratzen dituen gerra hasiera eta azken eguna. 15-16 urterekin egunkaritik jarraitzen zituen gerraren inguruko berriak.

Transkripzioa

- Nola gogoratzen dezu gerra Zarautzan, nola hasi zan, edo ze moimentu, edo?
- Moimentuak, ba, eskopeta pilluak eta guardak ikusten zian, eta... baiño hola organizaziyo jatorrikan ez da, ez zan behiñ 'e eon. Hemen, ni gogoratzen naiz, egokitu nitzan ni 're orduan, este... oain nola dao frailetako aurrian badao ba "Agencia...", nik esaten det Iberia, Iberia ez da hori...
- Halcón Viajes?
- Halcón, hori da, bai. Ba, hor ultramarinuak zian, ultramarinuak, eta oso fiñak. Esan nahi det, e, hortikan zeara juten zan asko, aberatsan txaleteta ta holako jendeta zeatu. Neguan ba gutxiyo saltzen zuen. Ta estankua 're bazan gaiñea, estankua 're. Eta jende asko pasatzen zan zea hortatik. Ba, hura sakeatu in zuen zeak, azkeneko egunian gorriyak. Abertzaliak ez, e? Gorriyak. Nik distingitu iten ditut hoiek.
- A, bai, e?
- Bai. Eta, este... Hala, han, bertako andria erten ta fabores ta fabores, sakeatzen ai diala, ta abar, ta launtzeko, ta abar, ta. Oain ez ziyon iñork kasoik iten zeatikan zailla zan orduan. Eta, ba... denda erdiya o hustu ziyoen, bai. Eta egoardi hartan bertan, egoardiya hartan bertan, han ixkiñan, hura zan abenida, "Avenida de Navarra" uain dana, eta han gudari batek: tan-tara [...] bi aldiz jo zun erretira, nunbait erretirada izango zan. Abertzale zea jantzita hura, gudari jantzita, hura, bai, bai.
- Ta hola gogoratzen dezu gerra hasiera?
- Bai, bai, bai, bai, bai
- Ta gero, ze eboluziyo eon zan Zarautzan?
- Ta nik perioikua eunero letzen nun, e, perioikua, e. Orduan letzen gendun guk zea, "El Diario...", ez, "El Pueblo Vasco, El Pueblo Vasco". Zan "de tendencia independiente". Oain, abertzalia zan zea, Pikabea zan hura dirijitzen zuna. Eta nik eunero, aitak 'e bai, ta bueno aitak letzen zuna nik letzen nun. Ta afiziyo haundiya niyon nik politikai, haundiya.
- Orduan edadea polita, hogeita...
- Ez, ez, hamabost, hamasei, hamabost, hamasei.
- Hamabost, bai, bai, hamabost o hamasei. Ta ordurako afiziyua politikara, e?
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai. Bai, bai.
- Ta edade horrekin perioikua egunero irakurri, e?
- Baita, ta gaiñea, joño, joño, por ejenplo, hemen Azpeitiyan por ejenplo, [...] abertzaliak, eta poza, ta horiek danak, beti izaten zan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia