Zaldibar (Bizkaia)

Inguruko etxe gehienak jabe bakar batenak

Inguruko etxe gehienak jabe bakar batenak <p>Auzoko gehienak errentadoreak ziren, inguruko baserri-etxe gehienak jabe batenak ziren eta, Markinako seme batenak. Azkenean Eugeniaren familiak baserria erosi ahal izan zuen, baina gero bota egin zieten autopista egiteko. Aldapan zegoenez, ez zieten asko ordaindu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoko gehienak errentadoreak ziren, inguruko baserri-etxe gehienak jabe batenak ziren eta, Markinako seme batenak. Azkenean Eugeniaren familiak baserria erosi ahal izan zuen, baina gero bota egin zieten autopista egiteko. Aldapan zegoenez, ez zieten asko ordaindu.

Transkripzioa

-Eta inguruko baserrikoak be bai bardin? errentoreak ziren edo…
-Bai, inguruko baserrikuek be… bai, danak errentadoriek.
-Oseake, hori iziten zan normalena?
-Bai. Bai, danak errentadoriek ze hamen ba… baserri-etxe asko euen batenak iguel. Hiru edo /ero/ lau etxe edo… gure auzunan be baeuezan zera… gure hurrengo baserri-etxie bizitza bikue eta ba… uzaba batena. Ta harek eukezan hemen Zaldibarren [Zaldiberren] ba, hainbat baserri-etxe. Markinakue [Markiñekue] edo zan bera ta hainbat baserri-etxe euken Zaldibarren, danak errentan. Oin danak dekoz saldute e?
-Bai… baia lehen errentan eukiten zan.
-Lehen danak errentan.
-Ta gero azkenean erosi ein zenduen.
-Bai.
-Ta gero bota, handik eta gitxire?
-Gero bota. Erosi ta /erosi tte/ gero… gero bota.
-Bai. Autopisteagaz ezta?
-Autopistiek. Bai. Ta autopistiek ba… ez doskun asko ordainddu, tercerako zonie zan, aldapie… Ta zelan ezer ezin leiken fabrikau… terreno lauek edo zerak ba, gehixa emon ete eben baiñe aldatsa zelan zan ba han… tercerakue zan. Ta baserri-etxie ta hartu zittuen lurrok danok ba… ehun ta hogetabost mille pezeta pagau otsezan bakarrik gure gurasuei, ehun ta hogetabost mille pezeta.
-Ta lur asko ziren ingurukoak, zuonak edo…?
-Bai, lurre… bastante lur… bueno, lurrik gehixen beheraua geunken, baiñe goi-goittik ein eben etxie bota ta. Bai ba, beheaua geunkezan lurrek lauauek zien ta aldats-aldatsien, ba terrenoik gutxien euen lekuen… ta etxioi bota eben ta…
-Jo, pena ezta?
-Bai. Ba baserri-etxie akabo

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia