Zaldibar (Bizkaia)

San Tomas egunean kapoi gorri hanka horidunak etxeko andreari

San Tomas egunean kapoi gorri hanka horidunak etxeko andreari <p>Baserria 1977an, San Mateo egunean, bota zuten autopista egiteko. Gurasoak baserrira ezkondu ziren, hasieran errentan. Askok gari anegak entregatu behar izaten zituzten errenta ordaintzeko; eurek, ostera, dirutan ordaintzen zuten. San Tomas egunean kapoi gorri hanka horidun bi entregatu behar izaten zioten etxeko andreari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserria 1977an, San Mateo egunean, bota zuten autopista egiteko. Gurasoak baserrira ezkondu ziren, hasieran errentan. Askok gari anegak entregatu behar izaten zituzten errenta ordaintzeko; eurek, ostera, dirutan ordaintzen zuten. San Tomas egunean kapoi gorri hanka horidun bi entregatu behar izaten zioten etxeko andreari.

Transkripzioa

-Orduen zuk beti, zuren bizimodu guztie hemen Zaldibarren, ezta?
-Bai.
-Ta han baserrien umetan eta… ezta? Umetako denporea baserrien?
-Baserrien, ezkodu artien baserrien.
-Ta noz bota zan ba baserrie?
-Baserrie? Ba autopistie ein ebenien.
-Hori zu ezkondu ta gero?
-Bai. Zera, San Mateo egune zan, “setenta y sietien” edo, uste dot zala. “Setenta y sietien”, San Mateo egunien, goixeko zortziretan bota eben. Bai, guk ukusi gendun… ukusi gendun, ra! Keie. Dana, eskarbadorien zaratie, ta dana keie edo zera hautse. Besteik, ez… bota eben etxe hori /etxioi/.
-Eta karo, aite ta ama esan dozu Berrizkoak ezta?
-Berrizkuek zien bai.
-Ta zer, hemen erosi eurien…
-Ezkondu zienien hona baserrire, hona baserrire ezkondu zien.
-Baia erosite edo errentan?
-Ez, errentan.
-Errentadoreak izin zarie zuek.
-Bai, errentadoriek izen zien. Ta gero erosi eben ba… ni ezkondu aurretxuen erosi eben etxea.
-Eta lehen, errentea zer pagetan zan, hille guztietan edo…
-Ez, urtien. Bai, ta guk geunken suberte bat, zera… ez gendun entregau biher garik. Ze honenbeste fanega gari zan errentie. Baiñe, garixe entregau barik, honen fetxatan eitten daben preziue, esaten oskun, ointxe hauxe preziuen pagau biher dozue /biozue/ ba, hamabost fanega gari dizen preziue, ze preziutan dauen ba haxe kantidadie pagau biha gendun errentie. Ta gero Gabonetan, Santo Tomas egunien esijitzen oskun… zerak…. Akordeuko naz… kapoiek. Horrek gorri-gorri haundixok edo zera, gorrixek izen daittezela ta hanka horidunek, ganera exijitzen oskun. Gorrixek eta hanka horidunek. Ta etxien ez bageunkezan ba… haretxek topetan jun biher izeten eban amak ferixan batera. Urte baten, akordeten naz, Santa Luzietan Zumarrara jun zan kapoiok erosten ez geunken ta… ba Gabonetarako eruteko etxekandriai.
-Bat? Edo bat baiño gehiau?
-Bi.
-Bi. Ta horrek hanka horidunek ta, zer dire, hobeak?
-Bai, hanka horidunek eta gorrixek izen daittezela.
-Horrek hobeak dire?
-Presentzia. Berak batan batzui erregaletako izengo zan, edo zer hori /zeroi/. Ba presentziaik onenekuek izen biher eben /bieben/.
-Eta zuek hasten zinduezan etxean? Edo beti erosi ferien horrek kapoiak?
-Ez, etxien ez gendun hasten.
-Erosi?
-Bai, erosi eitten genduzen zertzeko, emoteko etxekandriai.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia