Zaldibar (Bizkaia)

Ortuaria eta esnea saltzen

Ortuaria eta esnea saltzen <p>Garia, artoa, naboa eta labrantza eduki zuten baserriaren lurretan. Sei bat behi eduki zituzten eta sasoi baten idiak ere bai labrantzarako. Eguzki-begian ortuaria jartzen zuten eta amak Eibarko plazan saltzen zituen. Eugeniak esnea saltzen zuen Zaldibarren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-017-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia, artoa, naboa eta labrantza eduki zuten baserriaren lurretan. Sei bat behi eduki zituzten eta sasoi baten idiak ere bai labrantzarako. Eguzki-begian ortuaria jartzen zuten eta amak Eibarko plazan saltzen zituen. Eugeniak esnea saltzen zuen Zaldibarren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zuen lurretan zer euki zenduen? Soloa, ortue, labrantza?
-Bai. Garixe ta artue ta nabue ta labrantzie, ganauek geunkezan, behixek ba… sei behi edo eukitten genduzen ta sasoi baten idixek be bai, labretako ta. Ta zera… gero etxe onduen, zelan aldapan euen ta euzki-begixen, ba han berdurie. Ta ama juten zan ba Eibarko [Eiberko] plazara, juten zan berduriaz.
-Saltzen?
-Bai. Berdurie saltzen Eibarko plazara. Ta ni gazte-gaztetatik edo zera… esne-behixek geunkezan ta esnie ekarten gendun hona kalera, etxietara. Etxe batzuta litro bi beste batzutara hiru iguel ta beste batzutara bat eta eskillara gora-behera han ibilli bihar ixeten naben. Astuaz bajaten nitzen esniek ekarten kalera ta esnie partitzen.
-Eta esneak non? Kantinatan edo…
-Bai. Kantiñetan. Astue otzarakin ta otzaretan sartu kantiñek eta…
-Egunero ezta?
-Egunero.
-Bueltaka.
-Bai.
-Eta ama? Egunero joaten zan Eibarrera? Edo noz?
-Ez, egunero ez zan juten. Astien birritten edo hiru bider edo… holan juten zan.
-Astoagaz be bai?
-Ez. Astuaz bajatzen zittuen… estaziñora bajatzen geuntsezan kargak ta trenien.
-Eta non? Zestoatan edo…
-Bai, otzaretan ipiñitte bai…
-Eibarrera. Ta Eibar hemen ondoan dau ezta?
-Eibarren, Eibarren ba zera… Gero han eoten zien maleteruek edo, karretillakin eruten otsezan… puestoraiñoko. Hamen estaziñora eruten geuntsezan astuen ta gero Eiberren, ba han… euezan, maleteruek esaten otsen, gixon batzuk, hartu otzarok eta zerok eta zelan alkar ezautzen zien ta zerien… bakotxak bere puestuetara eruten otsezan karretillakin.
-Ta ze gauza… berdurak?
-Berdurie, bai.
-Ta arrautzek eta holan?
-Arrautzie…. Ba oingo beste ez zan egoten, lantzien behin arrautza bat baiñe etxien egon zan lagun asko ta…
-Etxerako arrutzek.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia