Zaldibar (Bizkaia)

Batzen zuten fruta apurra etxerako zen

Batzen zuten fruta apurra etxerako zen <p>Etxe bete jende bizi ziren baserrian: neba-arrebak, gurasoak eta aitita. Fruta ere eduki zuten etxean, melokotoiak, okaranak eta sagarrak. Etxerako izaten ziren, postrerako sagar-errea edo konpota jateko. Madari gutxi zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-017-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxe bete jende bizi ziren baserrian: neba-arrebak, gurasoak eta aitita. Fruta ere eduki zuten etxean, melokotoiak, okaranak eta sagarrak. Etxerako izaten ziren, postrerako sagar-errea edo konpota jateko. Madari gutxi zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Beratzi neba-arreba ta aitte ta ama, ta aittitte.
-Aitite be etxean?
-Bai, aittitte be etxien, aittitte bai.
-Jente asko.
-Bai, jente asko egongo zan.
-Bizimodu bakarreko etxea zan?
-Bai.
-Bat ezta?
-Bai.
-Eta, ez dakit, frutarik eta eukiten zenduen etxean?
-Frutie bai. Melokotoiek eta okanak, bai.
-Ta sagarrak?
-Sagarrak gutxi. Bueno, sagarrak bai. Gutxi esan dot, baiñe sagarrak sasoi baten, han goixen, Luerrixen geunkezan eta ba, sagarrak bai. Sasoi baten sagarrak bastante.
-Ta sagarrak etzerako?
-Etxerako.
-Edo saltzeko ez?
-Saltzeko, saltzeko gutxi ze sagarrak ba, tratau ezin edo zertu ezik ez dabe fruto… zer asko emoten. Bai, onenak eruten zittuen iguel… batzuk plazara baiñe… etxien be hainbeste gengozan ba postrie be izeten zan sagar-errie edo. Sagar-errie edo konpotie edo.
-Eta madariek ez dozuez eukin?
-Madariek… bi edo hiru geunkezan bakarrik, edo zera. Ze zelan zera zan, aldapie haundixe edo zera… sikua… han ez zan frutie asko hasten ta txikixe gelditzen zan.
-Ez zan eiten ondo…
-Bai…

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia