Zaldibar (Bizkaia)

Auzoek asko laguntzen zioten elkarri

Auzoek asko laguntzen zioten elkarri <p>Auzoko batzuek sagardoa eta txakolina egiten zuten. Sagarrak falta izanez gero eurek ere ematen zizkieten. Lehen asko laguntzen zioten elkarri, garia jotzen esaterako, edo belarra batzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoko batzuek sagardoa eta txakolina egiten zuten. Sagarrak falta izanez gero eurek ere ematen zizkieten. Lehen asko laguntzen zioten elkarri, garia jotzen esaterako, edo belarra batzen.

Transkripzioa

-Sagarragaz eiten zinduen sagardaua?
-Sagardaue ez… etxien ez gendun sagardaurik eitten, ez geunken erreminttaik sagardurik eitteko.
-Ba, jenteak bai ezta? Jenteak, inguruko jenteak eingo euen.
-Bai, han auzuen baserri bitten eitten eben sagardaue /sardaue/. Auzuen bertan. Sagardaue /sardaue/ ta txakoliñe be bai eitten eben, auzuen bertan. Ba sagarrak iguel e…. edo zerak, sagarrak falta baeben barrikie hornitzeko ta zerok eta, ba…
-Lagundu ezta?
-Bai. Ze lehen dana ixeten zan bata besteai lagundute.
-Asko?
-Asko.
-Zelango gauzak eiten ba? Por ejemplo, zelango gauzak eiten laguntzen zan?
-Gari-joten, gari sasoien gari-joten ta bederra… bederra ebaitte baeguen ta bederra siketute ta trumoi joten baeban, ta juten ziñen aiñeketan laguntzen erretiretako.
-Eta igual etxea konpondu behar zanean edo… holango geuzek?
-Etxie konpondu gendunien ba… ba teillatue barrixe ipiñi otsen ta… nere gixonak eta beste aizta baten gixonak eta nere aittek eta euren artien, nebak eta aittek eta…
-Familiek.
-Bai. Etxekuen artien.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia