Antzuola (Gipuzkoa)

Baserrian errentero; etxejabearekin harremana nolakoa

Baserrian errentero; etxejabearekin harremana nolakoa <p>Baserrian errentero gisa. Etxejabearekin harremana nolakoa zen. Errenta garitan eta kapoiekin ordaintzen zuten. Ordainketak maiatzean eta Gabonetan izaten ziren. Josefaren aita ponteko eta ama ponteko etxejabeak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian errentero gisa. Etxejabearekin harremana nolakoa zen. Errenta garitan eta kapoiekin ordaintzen zuten. Ordainketak maiatzean eta Gabonetan izaten ziren. Josefaren aita ponteko eta ama ponteko etxejabeak ziren.

Transkripzioa

- Eta basarrixak lehen... Bueno, ez dakit inguru honetan, baiña askotan etxe-jabiak edo egoten zian, ez? Errentero basarrixa ta...
- A, gu ez. Gu errenteruak.
- Zuek errenteruak?
- Gu errenteruak giñan bai. Erueten gontsen kapoiak eta hola nausixei. Errentian ordez garixa ta, gero, kapoiak-eta gabonetan ta...
- Goguan dakazu hori guztiori?
- Bai.
- Kontauko dostazu? Zelan izaten zan hori? Relaziñua zelakua zan jabiakin?
- A! Relaziñua ondo, e! Bueno...! San Blas... Harek Zorroztarrittakuak ziran, hor San [Blasti] ondoko basarri batekuak. Eta San Blasetan gonbidau juten giñan danok harutz. Bai, bai, bai.
- Ze zekazen, basarri gehixao zeuenaz aparte?
- Han... A! Ez dakit. Erena eukiko zeben. Oin haura be ya hustuta dao. Bueno, hustuta... etortzen diala uste dot oinddio alabak. Urretxun-ta bizi dia Zorroztarrittakuak. Baiña bueno. Han labrantzia edo, akaso patata puskan bat edo eukiko dabe [...] baiña ez, bestela ez.
- Bertan be bai.
- Nun?
- Jose Mari behintzet...?
- Zorroztarrittan?
- Bueno, kalien, baiña...
- A! Danak, ba, hori!
- Zorroztarrittakua.
- Zorroztarrittakua. Ta neskak be bai familixa galanta! Onbre!
- Bai, baiña han bertan ez da iñor [...]
- Ez, ba! Horixe dihardut esaten!
- Eta, esaten dozu, rentia zelan pagatzen jakuen?
- Errentia? Esango dotsut. Neu be ahaztuta nao ixa. "Mayo", oin ez dakit ze hil dan, euskeraz ez dakit esaten.
- Ba, maiatza.
- Maiatza, maiatza. Maiatzian, oillandak eta ze gehixao eruaten zan? Ez dakit zer. Gauza batzuk, ezta? Oillanda pare bat eta beste ez dakit ze zan eruten zana. Eta gero, gabonetan, garixa, ez dakit zenbat... Zuk ez dakizu, baiña holako neurri batzuk izeten zian eta [hango] bat edo bi-edo garixa. Eta gero, Santa Luzietan kapoi pare bat. Kapoiak. Badakizu ze dian? Oillasko...
- Bai. Baiña kontaidazu...
- Bai, kapoiak.
- Zuek kapatzen zenduzen?
- Ez, ez, ez, ez. Ke ba!
- Hori kapoiena zelan izaten zan lehen?
- Erositta eruten...
- Erositta...
- Erositta eruten giñuan guk, bai. Oillasko haundixak, harek kapauta egoten zien, ta gero haretxek. Horixe errentia. Ba! Ze, orduko... zenbat balore, ze balore ete zan orduko errentia?
- Baiña ordurako asko izango zan, ez?
- Bai, klaro! Ordurako izango zan, izango zan.
- Oillaskuak eta garixa...
- Bai, bai, bai. Danak, bai. Baiña gu nausixakin oso ondo. Bueno...! Nire ama-puntako ta aitta-puntako haretxek zie.
- A, bai?
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia