Zaldibar (Bizkaia)

Auzoko jaietan familia bazkaltzen etxera

Auzoko jaietan familia bazkaltzen etxera <p>Urizarren San Lorentzo ospatzen da eta beheko ermitan San Martin. Egun horietan familia etortzen zen etxera bazkaltzera. Paella gozoa prestatzen zuen amak, oilaskoa eta etxean egindako natillak eta arroz-esnea. Edateko ardoa edukitzen zuten, baina gizonek egunero edaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-012-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urizarren San Lorentzo ospatzen da eta beheko ermitan San Martin. Egun horietan familia etortzen zen etxera bazkaltzera. Paella gozoa prestatzen zuen amak, oilaskoa eta etxean egindako natillak eta arroz-esnea. Edateko ardoa edukitzen zuten, baina gizonek egunero edaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta herriko jaietan eta etorten ziren be bai familikoak bazkalduten eta holan?
-Bai, bai, bai. Hori beti egon da ohitturie. Hamen goixen Uxarretan San Lorenzo, ta hori astegune ixeten zan ta hor be… ni ume nintzenien beti e? San Lorenzon, gero San Martin da hor behien beste ermintta bat ta San Martiñetan be etorten zien, bai.
-Ta ze bazkari preparetan zan holan egun espezialetan? Lehen e?
-Bueno, ba lehenengo eitten zan paella gozo bat. Gure amak gaiñera katilluaz etaten ebazen horrek formok, fuentien ipintteko. Ta gero, zer esango dotsut /esangotsut/ ba, ba okelie egoten zan edo zozer, oillaskuek etxien hasitte, oillaskuek jeneralien. Gero natilla batzuk, eindde etxien, edo arrozkonletxie ta frutie.
-Bueno, ondo! Elegante!
-Bai. Orduko elegante.
-Bai. Ta edateko?
-Edateko /erateko/ ardaue, hori beti. Ardaue ta ure.
-Baia ardaue egunero edaten zan lehen edo hola espezial.
-Bai, gixonak bai.
-Gixonak bai, andrak ez.
-Andrak ez gintxezan… danentzako egoten zan, ez zan egoten distinziñoik, baina gu beti uraz ohittu ga. Ure ta ardaue edaten /eraten/ genduzen.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia