Donostia (Gipuzkoa)

Baserriko otorduak

Baserriko otorduak Otorduak. Kafesne-zopak, gosaltzeko. Hamaiketakorik ez zuten egiten. Bazkaldu, ama kaletik etortzen zenean, babarrunak. Txerrikiak. Bakoitzak bere plateretik. Merienda, txokolatea eta ogia. Afaltzeko, tortilla edo. Goserik ez. Sagarrekin diru asko ateratzen zen plazan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-112-048 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Otorduak. Kafesne-zopak, gosaltzeko. Hamaiketakorik ez zuten egiten. Bazkaldu, ama kaletik etortzen zenean, babarrunak. Txerrikiak. Bakoitzak bere plateretik. Merienda, txokolatea eta ogia. Afaltzeko, tortilla edo. Goserik ez. Sagarrekin diru asko ateratzen zen plazan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta otorduak: gosariya ta... zer gosaltzen zenuten?
-Ba guk kafesne-zopak.
-Zopak? Esne zopak?
-Esnia ez, kafesnia.
-Kafesnia. Eta gero hamaiketakua ere in beharko zenuten, hainbeste lan inda gosetu...
-Hamaiketakoik ez zan /etzan/ iten, emakumia!
-Ez zan /etzan/ iten?
-Hamaiketakua ze in behar zendun, oain bezela hamaiketakua?
-Gazta pixkat o...
-Ez, ez, ez. Holakoik ez zan /etzan/ iten.
-Ez? Bazkalordura arte, orduan, ezer?
-Ezer ez.
-Kafesne-zopakin bazkalordura arte.
-Bai, bai.
-Eta bazkaldu ze ordu ingurutan iten zan?
-Ba ordu bata aldian-o, ama etortzen zanian kaletikan.
-Eta bazkariya, babarrunak askotan?
-Bai, gehiyenian babarruna. Geo, “pues” haragi puntta bat eo […], zer zan /zertzan/. Txerriya hil bagenun, txerriyan gorabeherak eta. Geo amak ekartzen zun haragi pixkat falta zanian ta… Eta hola. Arraultzak´e bagiñun ta /da/ “pues” listo.
-Eta danak batetik jaten zenuten ala bakoitzak bere platerian?
-Bai, platerian hartuta. Platea atera, ta geo platerian.
-Eta, e, igandetan-eta bazkari bereziya?
-Ez, apartekoik ez.
-Garbantzua-eta ez zan izaten igandetan?
-Zopa-ta bai, baiño… behintzat. Garbantzua ere bai...
-Eta gero merienda ingo zan.
-Merienda bai, txokolatia ta ogiya-ta, hoi bai. Merienda bai.
-Eta afaltzeko, zer?
-Zana! Tortilla eo, arrautza prejituba eo, gehiyenian hola, holako gauzak. Goseik ez genun pasa, goseik ez. Guk gerra ondorenian batzuk gosia pasatu zuela esaten due /esatedue/ baiño guk goseik ez. “Según” ze tokitan o gosia, baiña gue amak, kalea juten zan, eta beti… ez gendun /ezkendun/ ezerren faltaik izaten.
-Eta gaztainak eta intxaurrak eta? Halakorik?
-Gaztaiñak eta intxorrak eta ba bagiñun, baiño asko ez genun /ezkenun/ hoitakua´re. Hor txanpona hartzeko eamaten zitun batzuk eta. Zerbait, zuna ta: fruta eo sagarra, eo udaria, udaria. Sagarra´re bagendun guk hola ona jateko. Ta hua ere bildu iten gendun etxea, gaiñetik hartu ta bildu, eta etxian euki eta geo egubarritan saltzen zun plazan, ta /da/ ordun haikin diru asko hartzen zenun. Ta hola. Beti ba zakazunakin, ba… Beti o plazan ezaguna ta ba alde iten zan ta. “Pues” bueno.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia