Donostia (Gipuzkoa)

Aita siestan, beraiek lanean

Aita siestan, beraiek lanean <p>Irratirik, telefonorik eta telebistarik ez zuten. Aitak siesta egiten zuen, amak ez; bitarte horretan egiten zituen lanak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Irratirik, telefonorik eta telebistarik ez zuten. Aitak siesta egiten zuen, amak ez; bitarte horretan egiten zituen lanak.

Transkripzioa

-Ta zuek radiyorik bazenuten etxian?
-Ez.
-Ez? Eta telefonorik ere ez zan /etzan/ izaten…
-Ez. Ez telefonoik, ez radiyoik… telebisiyoik´e ez, hemen ez zan /etzan/.
-Eta ez dakit, hola… atseden hartzeko, deskantsatzeko momentuetan ze, ze iten zenuten? Deskantzurik ez zan izaten?
-Noiz deskantzatu biha zenun? Bazkaldu ondorenian? Siesta?
-Siesta. Siesta iten zenuten?
-Ez.
-Ez?
-Aittak iten zun siesta. Nere aitak. Amak´e ez zun /etzun/ iten.
-Eta zuek ere ez?
-Ez. Esan dizut pa: hua juten zan… pentsa zazu ze, ne amak asko zeatu zun gaixuak. Kalea etortzen zan, kalea juten zan. Geo handik etortzen zan, bazkaldu ta gui, e... guri bazkaiya eman ta han iten zitun, ta hango zeak indakoan... Ba aittak ebartian eamaten ziyon, eamaten zun zeakin... idiyakin zeara. Lera izaten zan, ta /da/ han barrika bat jarri ta pixa, ikuilluko pixa, ganaduna, eamaten zun baatzaa. Ta han uzten zun, ta gure amak, ba hoi, bazkaldu ta iten zunian, juten zan hara, eta hua partitzen gu. Harrek xulua in ta guk pixa bota. Aitak siesta in bitartian hoi iten genun, hoi iten zun aitak, o amak. Ta geo, handik aurrea, berdura bildu, edozer gauza, beti zeon lana. Baiño, ta gu harri seika ibiltzen giñan. Ta aitak beti siesta.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia