Larunbateko azoka, hobea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-061-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Berdura plazara joaten ziren tratua egitera. Giro ona egoten zen, eta salmenta ona izaten zen. Larunbatetan gehiago saltzen zen. Esnea ere saltzen zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Maddi Soroa
- Data: 2011(e)ko urriaren 13a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: TOL-061/006
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Ta noa joaten ziñaten saltzea, tratua itea?
- Zeara, plaza.
- Ze plazata?
- Plaza Berdura.
- Berdura plaza?
- Bai.
- Ta nola izaten zan hango anbientea-o?
- Ona, ona. Asko saltzen zan.
- Eguneroko kontua izaten zan eo oain bezela larunbatetan?
- Larunbatetan gehio, oain bezela ez e, baiño lanbatetan izaten zan berdura gehio ta jendia'de bai gehiogo. Ta esnia eunero ematen zan.
- Gurdiai tiratzeko behi hari esnea ateatzen zenien?
- Bai. Behiak jetzi ta esnia hua saltzea.
- Ta zenbat postu eoten zien Berdura Plazan?
- Plazan?
- Zuetaz aparte jende gehio eoten zan saltzen?
- Bai, bai, bai. Basarritar guztik, denak.
- Zenbat gutxi gorabehera?
- Bueno hor barriyon zenbat zian Gorri, Izar, bi [...] hiru [...] lau, bost o sei.
- Ta geo Monteskutik eta izaten zian?
- Bai, Monteskutik bai, bai.
- Ba denera mordoxka bat.
- Bai, bai, bai. Ordun esnia asko saltzen zan, esne naturala eta asko saltzen zan.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!