Urnieta (Gipuzkoa)

Oilaskoak handik eta hemendik lortzen

Oilaskoak handik eta hemendik lortzen <p>Oilaskoak handik eta hemendik erosten zituzten posturako. Oilaskoak saski handietan sartzen zituzten hankak lotuta zituztela, horrela ondo garraiatzen zituzten. Gehienbat Eguberrietan saltzen zituzten oilaskoak. Gaur egungo oilaskoak oso handiak iruditzen zaizkio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-001-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oilaskoak handik eta hemendik erosten zituzten posturako. Oilaskoak saski handietan sartzen zituzten hankak lotuta zituztela, horrela ondo garraiatzen zituzten. Gehienbat Eguberrietan saltzen zituzten oilaskoak. Gaur egungo oilaskoak oso handiak iruditzen zaizkio.

Transkripzioa

-Eta batzutan bazeuden etortzen ziranak oilaskuekin baserrietatik hona saltzera...
-Donostira bai.
-Eta zuk haiei ez zenien erosten?
-Bai, bai, batzutan bai, bai.
-Errenterira're, pentsa zazu gu Errentira're bi koiñatak junak gaude oilaskuak erostea. Igandetan itten zan feriya Errentein, eta guk igandetan itxiya nola izaten gendun ba igandetan oillaskuak erostea juten giñan. Asi ke...
-Eta han oilaskuak bati bi beste bati beste bi eta hola...
-Bai, bai, bilduta.
-Ez zuten asko izango.
-Hoi da, batzuk pare bat igual, bestiak bi igual, bestiak hiru igual. Bai, bizitza goorra tokatu zaigu.
-Eta gero oilaskuak bizirik nola eramaten dira hamar oilasko?
-Zesto haunditan. Hanketan lotu ta zestuetan. Ondo ibiltzen dia.
-Eta zenbat oilasko saltzen zenituzten?
-Eguarritan asko. Gaiñeakuan asko-asko ez gendun saltzen. Klaro, fruteiya ta polleria zan eta. Baiño eguarritan asko. Asko saltzen gendun eguarritan. Jesus!, baiño ez oin bezelako oillasko haundi hoik. Nik hoik ezin ditut jan. Bueno, ez det ezer asko jaten baiño hoik gutxiyo. Zeatik guk saltzen gendun oillaskua "de kilo, docientos, trecientos"; hoi izaten da oillaskua goxua. Ta nik beste oilasko haundi hauek ezin dittut jan. Nee ahizpak'e bialtzen ditu oillaskuak baiño haundiyak, oillarrak ematen due. Ez, ez, nik ezin dittut jan holako haundiyak

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia