Tolosa (Gipuzkoa)

Berdurak saltzera

Berdurak saltzera Plazan berdura saltzen zuten gurasoek. Ateratzen zuten diruarekin enkarguak egiten zituzten. Astoarekin edota gurdia behiei lotuta erabiltzen zuten kalera jaisteko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-061-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Plazan berdura saltzen zuten gurasoek. Ateratzen zuten diruarekin enkarguak egiten zituzten. Astoarekin edota gurdia behiei lotuta erabiltzen zuten kalera jaisteko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta geo diruba irabazten zuen berdurakin, berdura plaza eaman eta harekin ateatzen zuenakin enkarguk in ahal zianak eta hola pasatzen giñan.
- Ze eukitzen zenuen etxen, ze berdura klase?
- Denetatik: aza, koliflorra eta letxuk eta hoitatikan asko, asko ematen gendun.
- Aberek'e bai?
- Aberek ez, astua.
- Karga ekartzeko.
- Bai, bai. Ta gurdin´e bai ematen gendun, bai.
- Bi astokin?
- Ez, gurdiya behiakin, behiakin ematen gendun eta lanbatetan hoi e! Berdura gehixo ematen zan lanbatetan eta ematen gendun ba behiakin. Aittak ematen zun eta han uzten zun ama berdurakin ta geo harek itten zittun enkarguk beak burun holako sexto redondo eta harekin enkarguk in ta etxea.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia