Etxejabe eta errenteroen arteko harremana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-043-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko irailaren 06a
- Iraupena: 0:02:34
- Erref: SOR-043/010
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Eta auzo honetan zeuek... auzo edo... bueno, Plazentzian errenteruak eta etxejabiak eta... ze zian gehixao?
- P: E?
- Hemen inguruan erren...?
- P: Hau berau be errenterua zan!
- A bai?
- Bai! Aiz... Aizpeitixan, beste auzo baten, besten izena eban Aizpeitixan, eban uezaba honek, Aizpeitixan. Hau gero, aitta zanak gure akorduan hartu eban.
- Eta zuk goguan dakazu etxejabiakin-edo ze tratu egoten zan? Urtian zeoze pagau bihar jakon?
- P: Bai, errentia, Santomasetan!
- M: Santomasetan!
- P: Santomasetan errentia! Ta oillaskuak, gaiñera, eruan bihar!
- M: Ala kapoia?
- P: Kapoiak baeguan bai, baiña… oillaskua edo kapoiak.
- Hori Santo Tomasetan?
- P: Bai, eta errentia pagau be orduan.
- Eta errentia ze pagatzen zan, dirutan ala...?
- P: Dirua, dirua!
- Garirik eta ez zan...?
- P: E?
- Garixa edo ez jakon emoten?
- P: Guk geuk ez, hemen ez dot uste, baiña hori bazan e? Garixakin-ta jentiak pagatzia bazan.
- M: Lehen kanpaia jotia be, hillak-eta, kanpaia jotia be urtian batu eitten eben, "imillana" esaten jakon, hiru kiloko katxarrotxo bat zan, ta hauraxe bete izeten zan.
- P: Bueno, baiña haura bailleko sakristauari.
- M: Bailleko sakristauari.
- P: Oiñ zerakin dabil... uezabakin, uezabakin dabil.
- Ez, ez, baiña ondo dao, jakitzia. Orduan, ugazaba zuena Azpeittikua zan eta hamen inguruko beste basarrixen...?
- P: Ez, Plaentzian ez eban eukiko, ez.
- M: Oiñ, errenteruak mordua, hemen bertan: behian, han etxeti edo… kaleti segiduan be bi badare: Atxiolatza errenterua zan, hurrengo eguana be bai. Hamen errenteruak mordua!
- P: Horrek Vitorixan eben uezaba.
- M: Uezaba Vitorixan euken horrek, bai!
- Eta tratua zela izaten zan, ugazabakin zuzenian edo hor tartian beste, besteren bat egoten zan?
- P: Ez, hemen ez, baiña tratua, ba, aurten datorren urterakua be ya jakiñian, diruan horrek gora-beherarik ez eban eukitzen. Ez...
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!