Soraluze (Gipuzkoa)

Familian aintzinatik Osuma baserrikoak

Familian aintzinatik Osuma baserrikoak <p>Baserrian betidanik bizi izan dira familiako aurretikoak ere. Aitajauna (aitona) ere bertakoa zen. Ama Elgoibarko Agarrekoa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-043-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian betidanik bizi izan dira familiako aurretikoak ere. Aitajauna (aitona) ere bertakoa zen. Ama Elgoibarko Agarrekoa zen.

Transkripzioa

- Pixkat e... basarri honen historixia-edo ezautzen dozu? Familixia bertan bizi izan da beti, zeure famelixia, zeure aurrekuak, bizi izan dira beti hamen?
- M: Bai, hamentxe jaixotakuak zian.
- P: Aittajuna be ezautu neban nik eta...
- Eta bertan jaixotakua zan?
- P: Aittajunak hola izan bihar eban, bai.
- Eta basarrixan izena-edo nundik datorren badakizu?
- P: Osuma-gaiñ. Hori ez...
- Eta hemen auzo honetan...?
- M: Behekua da Osuma-azpi eta hau da Osuma-gaiñ. Bixok Osuma dia. Behekuau be Osuma da: Osuma-azpi, Osuma-gaiñ.
- Eta, esaten dozue, aitta bertan jaixotakua zan ta ama nungua zan?
- M: Elgoibarkua.
- P: Elgoibarko Agarrekua.
- M: Agarrekua.
- P: Lizarralde.
- Lizarralde bigarrena? Eta hona etorri zan ezkontzera?
- P: Bai.
- M: Ta aiztia hor goiko etxera. Aizta bixak, bata hor goiko etxera, eta bestia hamen.

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia