Elgoibar (Gipuzkoa)

Maiorta baserriaren deskribapena

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-010-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Maiorta baserria nolakoa zen. "Sala" deitzen zitzaion gela handia zuen eta gero beste 4 gela zituen. Nola banatzen ziren lo egiteko. Etxeko atea ez zen inoiz giltzarekin ixten, trankarekin ixten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garai hartan zelakua zan zuen baserrixa, etxia, zelakua zan?
- Zelakua? Basarrixak ohi dian modukua-edo... basarri haundixa zan, e! Ta da haura basarrixa, baiña basarrixak ohi dian modukua.
- Habitaziuak ta hola, akordatzen zea zenbat zazkazen?
- Bai, habitaziuak zaukazen harek e… bat, bi, hiru, lau, bost habitazio zaukazen harek, bai.
- Ta gutxi gorabehera zenbatek eitten zenduten lo bakoitzian, bik-edo? Bi edo hiruk?
- Bueno, guk e… mutil-koskorrok edo zerak, eitten genduan ba, kuarto bat, salia esaten zitzakona, haundixa zauan, haundixa, baiña, e! Ta hiru ohe zeuden han ta ba, bakoitzian bi-edo, han eitten genduan ta […] matrimoniuak e… Nere anaixa ere ezkonduta zauan ta han, harek beste kuarto baten; eta bestia, aitta ta ama beste baten. Bai.
- Ederki. Etxetik ateratzen ziñatenian edo aitta ta ama ateratzen zianian, giltzez ixten zittuzten e…
- Bai zera! Bai zera! Ezta pentsau ere!
- Ez gaur egunian bezela, ezta?
- Buuu... Ezta pentsau ere ez! Bai, orduan ibiltzen zan ijitua asko, asko e! Gaur bat ez dabil.
- Giltzik bazauan ala ixteko?
- E?
- Klaro.
- Atiek ez zeuken, lehengo atiek ez zeuken giltzik.
- Klaro.
- Giltzikan e… bakarren batzuk bazaukezen giltzak, baiña ez zan ateik ixten. Ta gero ba itxitzen zan ataiko atia eta gero zaukan e… geuk zertzeko burdiña bat zaukan hola [pasau]. Hari atzaparrakin geuk e… zabaltzen genduan haura.
- Ta gero burdin hori ze sartzen zan zulon baten-edo?
- Bai, zulo… trankia zan, ezta?
- Bai, trankia.
- Trankia. Ta harek eusten zion.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia