Sorgin kontuak; umeak beldurtzeko Sakamantekas
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-011-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lagun batek sorginak azaldu zitzaizkiola esaten zien. Tabako paketearen tamainokoak zirela besterik ez zien kontatzen. Kateekin ere azaltzen omen ziren, baina auzoko jendea izaten zela uste du. Bere senarrari ere bidera azaldu zitzaizkion eta dirua ostu zioten. Umeak beldurtzeko Sakamantekasa etorriko zela eta zakuan eramango zituela esaten zen.
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:42
- Erref: SOR-011/021
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
- Zu akordatzen zara entzunda e, ibiltzen zala jentia izarekin-ta jantzitta gabian ta halakorik eta?
- Bai...
- Hemen be bai?
- Sorgiñak urtetzen zebela ta!
- Esate eben?
- Hori auzoko batek kontau zoskun guri, berak ikusi zittuala. Ta zelakuak zian esaten gontsan ta... hebria ez dakizu? lehengo haura tabako hebria esaten jakon, halako kuadrautxo bat zan. Ta zelakuak zian, ba, esaten gontsan ta, ba, hauraxe tamaiñua zala esaten zeban.
- Zeiñek? Sorgiñori?
- Sorgiñak!
- Tabako paketian tamaiñakuak?
- Bai, guk preguntau eitten gontsan. Agarrekua zan, hori, kontau zoskuna, Bitor, ta zelakuak o zer zian, ba, ta holakotxe tamaiñokuak.
- Eta gehixao ez eben esaten ezebe? Holako tamaiñua zekala? Ta ez zian... kataiekin eta ez zian ibilten?
- Bai, entzunda nao hori, kataiekin ta, zela ibiltzen zian...
- Ta hori ze izeten zan?
- Zera, hori izengo zan bertan auzokon batzuk; ez sorgiñak, bertan auzokon batzuk.
- Ta hori ez zeben esaten zegaittik zan ta ezebe holakorik?
- Orduan urten ta be eitten zeben, edozein lekutan-ta. Ni gizonari be entzunda nao, han Madarixara ferixara juan ta zela urten zotsen, zera tapauta, arpegixa tapauta, ta ekazen diruak danak kendu zotsezela. Ta gero, behintzat, enterau ei zan auzokon bat ei zan. Auzokua zala esaten zeban harek.
- Ta, orduan, hor gehixao izeten zan holan lapurreta ta hortaiko zera...
- Bai, lehen horretaikuak-eta entzuten zian. Ni akordatzen naiz gaztia nintzala, esaten zan, zera, fulanori urtendakua, ta zein zanik be ez. Ta gero, behintzat, horrek behintzat enterau ei zian auzokua zala, diru danak kendu ta... arpegixa tapauta zela urten ta diru danak zela kendu zotsezen...
- Zeueri kontatzen zotsuen txikittan hola... ez zendutenian nahi zeoze eittia edo, zer esaten zotsuen bildurtzeko ta hola, bateron bat etorriko zala eta holakorik?
- Bai, hori bai esaten zeben, bateron bat etorriko zala, zakuakin ibiltzen ziala ta... siñistu eitten genduzen! Ez dakizu?
- Biharko sinistu!
- Orduan sinistu eitten zian horrek... Zakuakin ibiltzen ziala ta...
- Umiak eruaten zittuela ta?
- Umiak eruaten zittuela ta... Sasoi baten, Sakamantekas ta, ze esaten zan, eskolatikan igual errotara juan bihar zorruakin ta Sakamantekas etorriko zala, ta haura izaten zan bildurra, zu!
- Harek harrapau eingo ete zinttuen?
- Zelako bildurra baiña, zu!
- Bai ba, hainbeste aldiz kontauta ya...
- Bueno! Hainbeste aldiz, ba...
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!