Soraluze (Gipuzkoa)

Eskolan dena gaztelaniaz; zigorrak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Eskolan dena gaztelaniaz egiten zieten. Hasieran ez zuten ulertzen, baina denborarekin ikasi zuten. Gerra garaian ez zieten uzten euskaraz hitz egiten. Jartzen zieten zigorra: bankuak esku banatan eutsi beharra. Erlijioa ikasten zuten gehienbat eskolan.

Transkripzioa

- Zeueri hemen eskolan dana erderaz emoten zotsuen?
- Bai, dana erderaz emoten zoskuen, orduan ez zan euskerarik.
- Ta entendidu ta eitten zenduen bape?
- Bai, horraxe etorri giñanian zeoze entenditzen ekin giñan, badakizu.
- Poliki-poliki?
- Bai, ta gero, gaiñera, gerra-denporan be, badakizu, euskeria eitten ez eben lagatzen, e! Ez eben orduan lagatzen, gerra-denporan, euskeraz eitten.
- Eskolan be prohibidu eitten zotsuen euskeraz eittia ta?
- Orduan ein be ez zan eitten eskolan, e? Hemen, hola, euskerazko maistrak ez dakit egon be ein zan. Bueno, egon eingo zian, baiña erderaz dana, porke Maria Teresa Amañanekua be euskalduna zan, ezta? baiña, erderaz dana orduan.
- Eta akordatzen... ez zeben ipintzen holako anillua edo holako bat eta?
- E?
- Anillua-ta ez eben ipintzen euskeraz berba eitten zebanari, ti-ti pasatzeko eta halako...?
- Ez, horrekin ez naiz akordatzen, anillua pasatzen zebenian.
- Ez, entzunda dakat...
- Anillua pasatzen zala?
- Bai, euskeraz harrapatzen zebanari ipintzen zotsela anillua ta ... bestiak hari ta bestiak hari ta hola ibiltzen ziala. Baiña gogorrauak bai izango zian, ezta, harek maestrak eta?
- Deskuidatzen baziñan, ipiñi eskuak honetara ta, makilliakin... bueno! Ta gero banketak be bai ipintzen zittuen, kastigua emoten zebenian, bankutxuak, esku banatan, ta holaxe egon bihar.
- Eusten egon bihar?
- Haura erakusten be ona zan haura maestriaura, baiña gogorraua zan! Oso gogorra zan.
- Ta asignaturak-eta zertzuk emoten zenduen, relijiñua ta hola asko, igual?
- Relijiñua gehixao, relijiñua gehixao...

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia