Segura (Gipuzkoa)

Beti euskara erabili izan du

Beti euskara erabili izan du <p>Eskolan ibili zen 10 urte izan zituen arte. Orduko maistra gogoan du. Euskaraz ikasten zuten. Behin trenean arreta eman zieten euskaraz hitz egiteagatik. Juanak beti euskara erabili izan du. Erdara nola ikasi zuen azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-008-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan ibili zen 10 urte izan zituen arte. Orduko maistra gogoan du. Euskaraz ikasten zuten. Behin trenean arreta eman zieten euskaraz hitz egiteagatik. Juanak beti euskara erabili izan du. Erdara nola ikasi zuen azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskola’re jun ziñen ez?
-Bai, bai, hamar urte arte eskola.
-Hamar urte arte?
-Hamar urte arten bai.
-Ta ze, sei urtetik o hola o?
-Ez dakit nik zenbat urte eukiko giñutzen, guk e gendun bat e, maistrea oso ona, lehendabizi mojatan ibili giñen, ta gero maistrekin, ta maistrek e, zan Bergarakoa, eta harek e oso ondo, eskolea’re bai ta josten ta bordaketan ta, bai.
-Ta euskeraz emate al zenduen o erderaz?
-Euskeraz, euskerea guk, guk euskereako, beti euskerea izan deu guk e, guk e, ni akordatzen naiz, gero behintzat trene giñozela, trenen zai Donostia, nik Donostin izeba neuken ta ahizpak eta’re han neskame eon zien, eta eun baten e, e, hola bagiñotzen ta euskeraz jungo giñen trenen ta gizakuma batek esan ziun “oiga, habla usted…”.
-“Castellano”?
-E… nola esan ziun, “como las personas” eo eztakit, hola muz esan ziun [...], pentsau nun esatea’re “estamos hablando como es debido” esan behar giñun ondo biren, baiño ez giñon kasoik in. Ta gero beste gizakuma batek esan zien e “zu betik [...] garaien euskerea, euskeraz in, kontestatzen ez badizue, ordun ia tira, baiño beti, beti euskeraz, guk beti euskerea ibili deu, guk, guk hemen e erderea ikasi genduna laun bat gendun, dakau oindio, residentzin dao gaiña, eta harekin ikasitako erderea deu guk gehiena.
-Ta nungoa zan ba bea?
-Hamengoa, Segurakoa zan, baserri batekoa, kamiñon ondo ondon dau, neska zaharra da.
-Ta harekin zeba iten zenduen?
-Harekin, zeuzken bizilagunak eta erdaldunek, etortzen zitzaien kanpotik, ta haiekin batea gehio’re zean iten zittun e, kanpokori, ta hak erderaz itten zuen, ta handikan ta guk beste gaiñentzekun, kanpoa ez gea irten ta, nik e hamen ikasitako erderea dauket.
-Karo!

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia