Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Jatorriaren inguruko zenbait datu

Jatorriaren inguruko zenbait datu Marulandan auzo-eskola zegoen garai batean eta aitak bertan ikasi zuen. Amama inude egon zen Madrilen. Aitajaunak Bizkaia aldean jardun zuen meatzeetan lanean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-019-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Marulandan auzo-eskola zegoen garai batean eta aitak bertan ikasi zuen. Amama inude egon zen Madrilen. Aitajaunak Bizkaia aldean jardun zuen meatzeetan lanean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolia euan Maulandan. Bakitzu nun dauan Maulanda?
-Bai.
Tabernia bakitzu, taberna bat?
-Bai.
-Ba tabernia baiño lehenao dau etxetxo bat, etxe bat, han hartzen dan bidia Mariñerako; ba ha etxia zan eskolia. Ni akordetan nai eskolia, eta orduan eskolan erderaz erakusten auen, eta akordetan naz, aittak euken letra bat oso politta, nik baiñok askoz polittaua. Eta berak esaten euen hantxe eskolan ikasi auela leidu-ta, eskribidu-ta, danak-eta.
-Eta amak eskolia zeukan?
-Amak hementxe eskolan.
-Bazekixen irakurtzen-eta?
-Bai, bai, bai. Amamak ez baiña.
-Zenbat eta atzerago joan…
-Amamak ez. Amama gaiñera orduen iñuda egon zan Madrillen. Eta ikasi auen zerbaitt erderaz-ta.
-Joan aurretik ez eban jakingo ezer?
-Etxanen bizi zan, Aramaixon, Etxanen. Etxanetik juan zan, orduan etortzen zien ba, oin dauzen moduen, oin be badauz agenziak topetan dittuenak hau eta bestiak, langilliak, inginieruak eta bestiak; eta orduen iñudak be topetan zittuen.
-A bai?
-Bai ba.
-Hori esan bihar notsun, lagunen edo ezagunen baten bittartez edo, ze Madrillera joatia ez da…
-Holaxe.
-Eta orduan baten bat egoten zan jentia topatzen?
-Bai.
-Eta Madriletik, hemengo jentia nahi izaten zeben? Ze gertuago be eukiko zittuen andrak.
-Eztakitt nik, baiña harrezkero be bai, famia euken gallegak be bai, eta hemenguak be bai. Itxuria dauanez, esnia zan hobia-edo.
-Eta orduan Madrillera beste ume bat haztera?
-Bai, eta eztakitt zenbat denpora ein euen, urte bi ero. Eta berak kontetan euen, orduan denporan Alfonso doce-ero, Alfonso docen denporan.
-Bai, ze amama gaztia izateko... Historixak be eukiko zittuan, anekdotak eta.
-Bai, kantuak-eta: "Dónde vas Alfonso doce, -kantuak- dónde vas triste de mí".
-Eta honek relazionatzen zien, hemendik juandako iñudiak-edo?
-Gutxi. Gutxi.
-Umiak zaindu bihar, eta ez eben denpora libre asko eukiko.
-Ez, ez, ez.
-Baiña zelako esperientzia.
-Hori amama, eta aittaitta egon zan zerian, Somorrostro aldian, Ortuella, Gallarta, miñetan, transportista. Ganauak hartu eta zerian, burdixan, materixala, minerala, minetan; han ibilli zan lanian.
-Aittajauna nungua zan?
-Aittajauna zan Eskoriatzakua, Bolibarkua. Aizorrotz bakizu, haretxen azpikua

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia