Baserriz baserri ibiltzen zen jendea eskean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-011-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: SOR-011/022
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea
Transkripzioa
- Hemen orduan ibilten zian zorroztailliak eta holakuak eta basarrixetan-ta?
- Basarrixetan ez naiz akordatzen, baiña kalian bai, e? kalian zela ibiltzen zian akordatzen naiz. Kalian-ta ibiltzen zian horrek, zorroztaille... Basarrixera ez naiz akordatzen hola juaten zianik.
- Ta basarrittan ibioltzen zian baten batzuk?
- Basarrixetan ibiltzen zian lehen horrek, "paraguero" edo esaten juen, ba? Horretaikuak bai, ibiltzen zian, ontzixak arreglau, ta guardasolak konpondu ta, bai, horrek ezaututa daukaraz, zela etortzen zian basarrixetara. Horrekin akordatzen naiz
- Eta, bestela, hola, eskian-eta etorten zian be bai?
- Bai, eskian be ibiltzen zian, eskian be. Oin ez dira ikusten, ezta, horrek, baiña lehen basarrixetara asko eskian ta be.
- Eta eskian zetorrenari igual bertan lotan be lagatzen jakon?
- Gurian ez zeben lori ein, ezta? Baiña akordatzen naiz ni, gure auzuan, lo ein zebela esaten zeben.
- Ez, entzunda nik, lagatzen zotsela lo eitten ta be...
- Gerian ez naiz akordatzen,[ez dakit...]...
- [...].
- Lehen, gaiñera, horretaikua, eskekua esaten jakon, ta asko ibiltzen zian, e! Asko. Zakun bat hartuta edo beste poltsan bat edo... eskian asko ibiltzen zian.
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!