Soraluze (Gipuzkoa)

Eztei-bidaian Bilbora

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-011-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bere senarra Azkoitiko Madarixazabal baserrian hazitakoa zen. Gurasoak gazterik hil eta bost urterekin baserri horretan hartu zuten. Senarrak fundizioan Soraluzen lan egiten zuen, eta bertan ezagutu zuten elkar. Gero, Unamuno baserrira ezkondu ziren. Eztei-bidaian Bilbora joan ziren hiru egun pasatzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeuk gizona nungua zekazun?
- Azkoittikua nik.
- A, Azkoittikua?
- Azkoittiko Madarixazabalekua. Bueno Madarixazabalen hazittakua zan. Gurasuak gazterik hil jakozen, ta bost... kaletikan bost urtekin eruan ei zeben hara. Ta, holaxe.
- Ta gero ze juan ziñien, Unamunora, bizitzera?
- Bai, haura hamen zebillen lanian ta hamen ezautu giñan gu.
- A, hemengo taillerren baten edo?
- Fundiziñuan. Ta lanian hamen zela ebillen, ba, hamendik ezautu neban nik haura. Gero basarrira ezkondu nitzan, Unamunora... ta hantxe etxia erre artian.
- Ta han ze bizi zian, zuen gurasuak eta be bai?
- Bai, gurasuak bizi zian.
- Ta ganaurik eta holakorik eukitzen zenduen?
- Bai, ganauak bageunkazen, etxia erre arte ganauak euki genduzen. Gero kendu ein genduzen, ez dakizu? Etxia erre zanian kendu ein genduzen, baiña, ganauak bageunkazen.
- Nunbaittera juan ziñien ezkondu ta gero “viaje de novios” edo...?
- Bilbora.
- Bilbora? Eguna pasatzera edo?
- Bai, ezkondu eguenian ta domekan etxera.
- Hiru egun edo?
- Hiru egun, orduan haundixa zan baiña... Bueno!
- Joe, bai, orduan hori eitten bazan, besterik ez zan egongo ta...
- Besterik ez zeuan orduan ta... Urriñen izaten zan Donostiara edo Bilbora. Gu Bilbora juan giñan. Sei´tterdietan ezkondu goizian Plaentzian ta...
- Goizeko sei´tterdietan?
- Goizeko sei´tterdietan. Ta gero, hartu trena ta... ez dakit, Eibarrera juan giñan. Eibarren bazkaldu genduan ta gero Bilbora.

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia