Soraluze (Gipuzkoa)

Osintxura erromeriara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Osintxura igandero joaten ziren erromeriara eta baita inguruko beste batzuetara ere (San Marzial, Irukurutzeta). Soinua egoten zen eta lotuan edo soltean dantza egiten zuten.

Transkripzioa

- Ta gero erromerixetan ta ibiltzen hasi ziñien edo?
- Bai, Osintxura gu, guretako Osintxu zan, e, erromerixa lekua, Osintxura juaten giñan erromerixara.
- Ta Maltza...?
- Ta gero, inguruetako zeretara be juaten giñan, ez dakizu? Bergarara San Marzialera ta Irukurutzetara ta, badakizu, mendiko erromerixetara.
- Bergarak gehixao tiratzen […] zuek?
- Bai, Plazentziak baiño gehixao tiratzen giñuzen edo... Plaentxiakuak geu ta Bergarara. Osintxura jaiero juaten giñan, Osintxun, badakizu, erromerixia eitten zan ta jaiero juaten giñan.
- Erromerixako kontuekin-ta akordatzen zara zu?
- Bai!
- Ze izaten zan, zela izaten zan?
- Orduan izeten zan soiñua, bakizu? Sueltua ta agarraua ta joten zittuen ta... gu geldittu be ez giñan eitten. Ekin lehenengotik ta bukatu arte ibiltzen giñan.
- Danera? Sueltuan ta agarrauan be bai? Bixetara?
- Bai. Asko gustatzen jakun dantzia, badakizu.
- Oin diferente dao…
- Diferente ta edadiak be badakizu ze eitten daben... bueno!
- Klaro, bai, bai.
- Hor, Gregorin gizonak soiñua joten zeban…
- Bai, Alfonsok.
- Alfonsok.

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia