Markina-Xemein (Bizkaia)

Aita azpeitiarra eta ama Urberuagakoa

Aita azpeitiarra eta ama Urberuagakoa <p>Kale Okerran jaio zen baina lehenengo gomuta Zierkalekoa du, hiru urterekin joan baitzen hara bizitzera. Aita azkoitiarra eta ama Urberuagakoa. Aita 13 urterekin etorri zen Markinara. Hark arropak ekarritako paineloa gordetzen zuen duela gutxira arte. Zelan ezagutu zuten elkar aitak eta amak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kale Okerran jaio zen baina lehenengo gomuta Zierkalekoa du, hiru urterekin joan baitzen hara bizitzera. Aita azkoitiarra eta ama Urberuagakoa. Aita 13 urterekin etorri zen Markinara. Hark arropak ekarritako paineloa gordetzen zuen duela gutxira arte. Zelan ezagutu zuten elkar aitak eta amak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Jaixo eingo nintzen, hor, kalle Okerra. Ze, Ziarkalia, hiru urtegaz-edo, neure gomutie Zierkalian dauket. Baiña jaixo-jaixo, Okerra.
-Ta, zure ume, ume sasoie-ta, Zierkalian pasa zendun?
-Bai, Zierkalian. Neure gomutan, hantxe urte bi edo hiruaz-edo, jun giñen. Ta, hirurok -hiru neba-arreba ga-, jun giñen jaixota, “la calle Okerra”.
-Eta, nungoak euku zenduzen zuk, ama ta aitte?
-Nire aitte, giputxe, Azpeittikue, de Lasao. Eta ama, Markiñekue, de Urberuaga. Azpilza, beheratxua, “caserío” Olazar. Oin, ha etxie botata da ta barrixe einde dauke.
-Zure aitte ta ama, baserrittarrak izenda, kalera?
-Bixek baserrittarrak. Nire aittek urten eban etxetik, hamahiru urtegaz. Ama ta aitte barik geldittu zen. Eta, han geldittu zen, neba nausixe eta bera, kala. Hamahiru urtegaz, esaten eban. Ta, pañolo bat euken, ama gurik, errekuerdotzat gordeta euken. Hantxe ekarri zittule beran erropak-eta. Ia zenbat erropa izengo zien! Ta, ez dakit; haixe, pañuelue gordeta neuken baiña, nun danik. Ez tot topau, ha, nun danik.
-Azpeittiarra, ta Markiñen amaittu eban?
-Bai. Bera ebillen biherrien mendixetan, arbolak botaten. Eta, ez dakit ba, zelan, eingo zin. Bai, pentseten tot baserrixe, Antzabaleko baserrixera jun zala, apopillo edo, lo ta jan-edo. Han hori, mendixek botaten euzela. Eta, handixeik beheko baserrixen bizi zen gure ama-ta. Hangoxi zan-ta. Eta bestie, han apopillo-edo, ba handixeik edo itxurie.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia