Soraluze (Gipuzkoa)

Lan-kontuak emakume baten ikuspegitik

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-004-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lan kontuak. Fábrica de cuchillos. Gerora bizikleta lantegian. Ezkondu eta gero emakumea etxean geratzen zen. Bizimodua asko aldatu da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba, guk lehenengo eitten genduan, "Fábrica de cuchillos" zan. Lan txarra, e? Buenooo! Eitten genduan igual harrixan be bai, fundiziñuan be bai... Ta gero kutxilluetan pasau… juan… euki eben e… bajonazua, ta gero bizikletekin hasi ziran, bizikletiakin. [Han be] sopletian be eindda nao, sopletian be bai, qué no!
- Nik tornilluak, tornilluak eta tornilluak, han Argaratenian tornilluak, Automatiketan hantxe.
- Gero ba... ezkontzeko urten taillarretikan eta kitto.
- Bai...
- Ezkondutakuan...?
- Etxian!
- Etxian, bai. Oingo moduan ta ez, ezkontzen ziñan eta...
- Ke ba, ke ba...
- Beste forma baten.
- Enee!
- Zuek zenbat urtekin ezkondu ziñien ba?
- Ni hogeta hiru.
- Ni hogeta bost, hogeta bostekin.
- Gaztiak... Lehen gaztiao zertzen zan. Hogeta hirukin...
- Oin hogetirukin, puf!
- Hogeta bostekin be ez...
- Hogeta hamar oin be... ta gehixao be bai igual!
- Guk hogeta bi dazkau ta oindiok…!

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia