Zarautz (Gipuzkoa)

Jertseak egiten zituzten makinan

Jertseak egiten zituzten makinan 14 urtera arte ibili ziren eskolan eta ondoren lanean hasi ziren. Etxean lan egiten zuten, era guztietako lanetan. Jertseak egiten zituzten makinan. Rosario Donostian ibili zen josten ikasten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
14 urtera arte ibili ziren eskolan eta ondoren lanean hasi ziren. Etxean lan egiten zuten, era guztietako lanetan. Jertseak egiten zituzten makinan. Rosario Donostian ibili zen josten ikasten.

Transkripzioa

- Ta lanian ta zenbat urtekin eo nola hasi ziñaten...
- A.: Seituan.
- ...ze eskolan zenbat urtekin...
- A.: Hamalau urte arte.
- R.: Gerra arte.
- Eta lana, gero hamalau urtetik aurrea lana?
- A.: Lana, bai, bai.
- Ze lan edo?
- R.: Itxian [...].
- A.: Danetik, danetik iten gendun.
- Esate bateako?
- A.: Jertsiak iten giñuzen guk, jertsiak makinan.
- R.: Makinan jertsiak.
- Etxian bertan?
- A.: Bai, behian, behian.
- I.: Behian.
- R.: Nik ikasi nun, eta geo behian iten genun lana.
- Ahizpak, e! Denan artian?
- R. I. A.: Bai.
- Industria txikiya, orduan?
- Hori, ba!
- Ez, guetzat oso ona. Guetzat...
- I.: Ez zan lanik falta.
- Eta ze jertse klase edo ze iten...
- A.: Danetik, danetik. Bakizu, jertsiak milla klase dia. Batzuek itxitakuak, bestiak irikitakuak, bestiak rayakin, ta danetik!
- Ta jentea ze etortzen zan neurriyak hartu ta itea?
- A.: Neurriyak hartu ta in.
- R.: Baiña lehenbizi josten ikasi in behar.
- A.: Geo josi, klaro.
- R.: Geo josi. Eskolan [...] guk jertse iten.
- Nun ikasi zendun josten, etxian bertan? O zenek erakutsi?
- R.: Nik ikasi nun, ez, nik ikasi nun Donostiyan.
- I.: Hola da, ta geo pasa.
- A.: Bai, ba, zaharraguak pasa iten ziyon bestiai.
- R.: Ikusiko ziñun zuk makina hoiek...
- Bai, bai.
- R.: ...holako haundiya gendukan guk, hiru genduzkan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia