Soraluze (Gipuzkoa)

Eskola kontuak Francoren garaian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-004-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskola kontuak. Francoren garaian euskaraz egiterik ez. Gerra aurretik ere eskolan erdaraz egiten zuten. Euskara erdi-ahaztuta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Holaxen gure bizimodua.
- Eskolan zuek euskeraz zeozer emon zenduen?
- Ez, ez.
- Ordurako ez zeuan ezer?
- Ezta…! Ez elizan, ez eskolan ta ez kalian be, e! Ez kalian be! Prohibiduta geunkaun Francon denporan. Bueno…! Dendetan be igual zeoze eskatu ta aldamenian bazeuan, “¡Hable usted en español!”, “No…” “¡En cristiano!”. “Me acuerdo que me dijo una guardiesa, aquella, sor Eloísa o que le llamaban”.
- Hemen, herrixan edo?
- E?
- Hemen, herrixan?
- Bai, bai, bai.
- Karnazerixan nenguan ta eskatu notsan zeozer ta… Inon karnazerixan, zeozer. “¡Hable usted en cristiano!”
- Holaxen gu…
- “Habla usted en cristiano”, esaten zeban. Etxian, eitten zan apurra etxian.
- Izena Miren, baiña Maria. Zerian be Maria dakat nik. Kanbixatzeko, kanbixatzeko…
- Ez kalian, ez eskolan, ez elizan…
- Eskolan? Ezta ezebe, e!
- Eskolan gerra aurretik be ez?
- Keba!
- Ez, ez, ez, ez.
- Ordurako ya ezebez?
- Keba!
- Eskolan ezta hauxe be ez dou ein euskeraz! Ezebe, ezebe, ezebe, ezebez.
- Ointxe ikasi dou guk dakiuna, e? Ointxe edo… bueno.
- Bai, ta horreaittik eitten dou hain gaizki!
- Bai. Bai. Egixa da, e!
- Horreaittik eitten dou hain gaizki.
- Bai, egixa da, e?
- Bai, bai, bai. Gaizki eitten dou. Eske ez doskue laga ta!
- Hori ez eixue pentsau, gaizki eitten dozuenik.
- Ez, zera!
- Baiña kostau jakun guri ipintzia zera, e! Ez pentsau…!
- Onbre! Ez zoskuen laga. Ni Vitorixan egon nitzan denporan…
- Dana erderaz.
- Nik han ez neban… Etxera etorri nitzanian kasi…
- Ahaztuta kasi.
- Ahaztuta ixa!
- Bai, bai.
- Ta gero hamen ezin zeikian ein euskeraz…
- Ta gerra aurretik be prohibiduta zeuan, e?
- Hamen, Francon denporan prohibiduta zeuan, “pero terminantemente”, e?
- Bai, bai. Zerian, eskola zera dana erderaz ta dana… Keba…!
- “Terminantemente prohibido”.
- Keba! Ez.
- Halaxen egon gara gu.
- Handik etorri ta holaxen, bildurrez, aber ze ein bihar dosten edo zer edo…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia