Sopela (Bizkaia)

Aitak asko irakurtzen zien

Aitak asko irakurtzen zien <p>Ume zoriontsuak ziren, baina beti olgetako denbora falta zuten. Aitak asko irakurtzen zien umetan eta asko ikasi zuten hortik. Itsasgizonek kanpoko egunkarietako berriak ekartzen zizkieten eta munduan gertatzen zenaren berri izaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ume zoriontsuak ziren, baina beti olgetako denbora falta zuten. Aitak asko irakurtzen zien umetan eta asko ikasi zuten hortik. Itsasgizonek kanpoko egunkarietako berriak ekartzen zizkieten eta munduan gertatzen zenaren berri izaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bene: Nik beti esaten dot. Ni ume zoriontsu izen nitzen baia gauza bat falta jaten beti, olgetako asti. Asko olgaten gendun, baia asti falta jaten.
-Bitori: Asko olgaten gendun, asko, asko. Guk hirurok, afalostetan eta bere, bueno afalostetan gauza bat ganera eukitten gendun. Negun, negun, aitak, ama eta geu bueltan garela, baia klaro gu hirurok gehienbaten, gero ya Mari Eugeniak diferentzitxu handi deko eta Elik asko gehiau eta ganera Elik zazpi urte dekozala aita hil zan eta ez deko zer handik eta… baia aitak leidu eitten oskuzen liburuk. Liburuk. Ba… “La Cabaña del tio Tom”, ta ordun “La Cabaña del tio Tom” eta Ameriketako eta esklabok eta Afrikatik eron eta gero egoten ziren esplikaziñok. “Fabiola” erromatarren sasoiko, esklabok, enperadorak eta bestek eta zeren. “Huracán”, oestekok. Ganera, bueno beste batzuk bere bai, baia ganera gauza ezbardinek, Ameriketako oesteko gauzak eta zeren. “Las dos huerfanitas”, Frantziko erreboluziño. Osea…
-Bene: “El Conde de Montecristo”.
-Bitori: “El Conde de Montecristo”.
-Ana Mari: “Di Turpin”.
-Bene: Ta ulertuten ez gendune berak ondo…
-Bitori: Baia esan gure dotsut, horrek gauza duztik ganera, joten ziren ba kapitulutxu bi edo izengo ziren leitzen ieuzenak. Baia gero, liburu bakotxak, horrek attittu dotsudez ze liburu bakotxak kontesto bat deko eta horrek danak […] Eta gero beste gauza bat, gure aitak periodiku beti leiduten ieun, baia hemeko periodikuk ez eden ekarten, baia bai marinok eta kapon… ordun marino asko egoan Sopelan, famelin eta lagunek eta zeren. Eta horrek marinok hasi ziren ekarten kontuk, ba han periodikuten ta liburuten ta Ingalaterran edo Ameriketan edo leitzen ieudezen ta entzuten ieudezen gauzak. Hemen ez zan holaurik… ez eun holaurik urteten. Baia “campos de concentración, cámaras de gas” eta horrek gauza duztik.
-Ana Mari: Amerikako presidentek, gero Churcill eta konpañia.
-Bitori: Bai, eta ba hori, Stalin eta Roswell eta […] zeren. Osea, periodikuk leiduten ieuzen, baia honek, honek kanpotik… eta gero tabernan ba lagunekaz edo komentaten, horrek gauzak bere beti… esan gure dot, ez zan egoten umentzako gaiak dire honek edo hau edo beste. Eukitten genduzen gure ipuiñek eta bere bai.
-Bene: Dana zan ona.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia