Eskoriatza (Gipuzkoa)

Emakumeen, neska gazteen janzkera; usadioak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-007-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Neskak, emakumeak beti gona edo soinekoekin. Frakak janztea, ezta pentsatu ere. Asteguneko arropak; jai eguneko arropak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta lehen erropak, jazteko-ta, zuek emakumak beti goniekin esaten dozu, ezta?
- Bai, bai, bai.
- Beti goniaz edo soiñekuaz edo…
- Bai, soiñekua edo gona edo… Frakaik-edo orduen nik be sekula frakaik…! Oin, ba, zertu izen dot, ezta? Txandarrak edo. Baiña, bestela, sekula ezta pentsau be ez frakie emakumientzako zanik be! Beti gonakin.
- Ea domeketan betik elegantetxuao?
- Bai, betik, betik. Batzuk esaten euen aste-egunien soiñekue alde batera ta domeketan bestaldera. Baiña guk geuk beti domeketako domeketako erropak. Domeketan… Aste-egunien erropa batzuk eta domekarakuek gurien gure ama zanak betik domeketakue diferente. Erropa zertxuauek, ez dakitzu? Hobatxuek…
- Hobatxuak…
- …domekarako. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia