Sopela (Bizkaia)

Guraso ausartak behar eta behar

Guraso ausartak behar eta behar <p>Etxea erre ostean, gurasoek ausardiaz egin zuten aurrera. Aurrerago ere, gerrateak tarteko besteak beste, bizimodu gogorra izan zuten. Behar eta behar eta behar eginda egin zuten aurrera. Sutearen ostean, auzoko etxe batean egon ziren berriro etxea bizitzeko moduan jarri zuten arte.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxea erre ostean, gurasoek ausardiaz egin zuten aurrera. Aurrerago ere, gerrateak tarteko besteak beste, bizimodu gogorra izan zuten. Behar eta behar eta behar eginda egin zuten aurrera. Sutearen ostean, auzoko etxe batean egon ziren berriro etxea bizitzeko moduan jarri zuten arte.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Elkarrizketatzailea: Zelan ein zenduen eurrera? Horrenbeste ago mantentzeko?
-Bene: Gure aitak eta ama zanak animoso ziren. Ama zazpi hilebeteko haurdun, akaburengo aiztatxu.
-Ana Mari: Txikerrena.
-Bitori: Hogeta bost urten bizi izen ziren ezkondute. Ze justo-justo hogeta bost urtek zelebra eta seigarrenera ez ziren allega. Hiru urteko gerre, aita ya, bueno gerre… aita lelao egon zan gudari, gero hartu ieuden ta preso hamaika hillebete ta esaten ieun, lelengo egunen esan baiotsen hamaika hillebete in ber dittule zulo haretan sartute beran buruez beste ingo ieuela.
-Bene: Hil gurau esaten ieun […]
-Bitori: Esaten ieun, ze hain gogorrak… baia bueno. Eta gero, handik etorri eta ya pentsa ieuden bueno, orain bizten hasi ginttekez, hillebetegarrenen, ni biden itxitte, honek biek arten egozen, ni biden itxitte, “con toda la suerte del mundo” Francok soldadu eroan ieun.
-Bene: Soldadu. Beran kinte. Arten librata egoan soldadutzatik, baia ordun mutil… gizon asko hil zalez gerran eta falta […]
-Bitori: Eta gerrak hondiño segidu eitten ieun, klaro. Hemen akabata egoan, baia segidu eitten ieun.
-Bene: Hogeta bederatzi urteko edo hogeta hamarreko dala, beran kinto altza. Beste urtebete soldadu.
-Bitori: Bai, ordun hiru urtetan, hiru urtetan aita hortik egon zan. Gero etor zanen, ni jaioparri egon nintzen eta hille batzukarrenen urakanak etze bota iotsen. Aita bera ya… geixoki etor zan, ya kartzele, frentek eta gauzak eta zeren. Gihau ya geixokik, beti geixorik eta egon zan. Eta hori, handik etorri eta hille betzukarrenen etze urakanak bota iotsen eta hamar urte gerorau erre justurik. Osea… zelan urten ieuden? Behar ta behar ta behar eiñez. Ta umore oneaz e? hau duzti, asko kantata, kontu asko… batzuk kontuk…
-Ana Mari: Kanta ta jantzan in du hemen portalen… bueno! Aitaaz ta amaaz.
-Bene: Bai. Lehen esan duu ekonomi dala-eta, beti aurrera aputxu bet eitten ieuden eta etze erre jakunen baeuken aitak eta amak hor auzon, hiru zatitten egoan baserri-etze baten heren bat, hiru partetarik bat erositte euken eurek. Ba… etze zahartxu baten parte eta solo batzuk.
-Bitori: Lur aputxu betzuk.
-Bene: Eta hara jongo garela ba… lelengo hara jon berko dogule ba… etze erre jakunen ba atzera barrizta arte. Baia auzokidek euki genduzen guk onak eta ganera, onak izenez aparte, ba hori bihotza zabala eta ganera konfiantza handikok, eta euren etzen hartu ginduezen. Ordun, hau da Sagondogoiko, Sagondokobekokok hartu ginduezan, hango alaba bat egoan hamen gugez beharren, zaharrena, Mari, iez hil da. Eta han hartu ginduezan eta gure seiñe, gure aizta txikerrena han jaio zan. Osea, hor auzoko etzen. Lau hillebete ein ginduzen han, etze ez dana konpondute baia behiñik behin sute ta kuartu bi martxan imiñi arte. Eta sute ta kuartu bi martxan egon zirenen, etorri giñen atzera bertora.
-Ana Mari: Gero segidu ieuden etze altzaten.
-Bene: Bai, eta gero ya konpleta euden etzea itten.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia