Segura (Gipuzkoa)

Plazan dantzan, gustura

Plazan dantzan, gustura <p>Gaztetan, jaietan, plazan aritzen ziren dantzan. Garizuman ezin izaten zen dantzatu. Orduko komeriak aipatzen ditu. Gazte garaian ondo pasa zuten. Orduko musika.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-008-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan, jaietan, plazan aritzen ziren dantzan. Garizuman ezin izaten zen dantzatu. Orduko komeriak aipatzen ditu. Gazte garaian ondo pasa zuten. Orduko musika.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta gero esaten dezu hori, gaztetan hemen ibiltzen ziñetela plazan?
-Bai, e, jaietan, Garizuman ez zuen ematen ordun ta.
-Garizuman ez?
-Garizuman ez. Bio bestela plazan e, e zea in ta haimarik jotzen zuen garaien e ya etxea, korroa ein, korroa juntzatzen giñen kuadrilla haundi bat, ta danak korroa ein, bueltan ta, hala bakoitza bereta, mutille bagendun e, mutillekin ta bestela berriz, gustokoa bagendun ta gustokoa ez bagendun, korrikan ihes eitten giñun, hola, holaxe.
-Bai e, ez balin bazenuen…
-E, fu fuera fuera fuera fuera.
-Eta neska launtzen beti mutil berdiña eukitzen zenduen eo?
-A, segun, segun, segun. E, ni neu ez naiz izan hainbesteaiñoko horietakoa, ez, ez, ez, ez, batzuk bezela ez naiz izan, baiño, ondo pasau deu guk egie esan gure gazte denborea ondo pasau deu.
-Eta ze jotzen zon hemen? ttunttunak o…
-Bai txitukin, txistue, txistue tanboliñe ta, hala izaten zan, festatako San Juanetan bakarrik e beste soiñue eo hola ordun e Ikatza ta bazien hemen soiñujolek, filarmonikakin ta jotzen zuena, oso onak zienak.
-A bai e, soiñua ta filarmonika.
-Filarmonikak’e bai, bi o hiru filarmonikakin, bi o behintzet bai, eta beste batzuk e danborra’re jotzen zuen ta beste batzuk, hak onak zien Tolosakok o Ikatza ta oso onak zien.
-Beittu.
-Oso, bai, bai.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia