Markina-Xemeingo hezkuntza publikoa (1844-2025): hazitik lorera
Proiektu honek Markina-Xemeingo hezkuntza publikoaren bilakaera kontatzen du jendeari egindako elkarrizketen bidez.
Gaur egungo Markina-Xemeingo eskola publikoak, Bekobenta eskolak, 1975. urtean zabaldu zituen ateak eta ospakizun giro horretatik sortutakoa da hemen aurkituko duzun lana. Gure asmoa izan da 1975. urtetik berrogeita hamar urte inguru atzerako (1925-1975) eta aurrerako (1975-2025) tartearen berri ematea. Asmo horrekin, Markina-Xemeingo eskola publikoetan eta auzo-eskoletan ibilitako ikasleei eta irakasleei edo langileei elkarrizketak egin dizkiegu.
Ideiaren sorreran talde txikia izan baginen ere, lantalde mardula sortu da azkenean. Hemen jaso ditugun grabaketez gain, izen bera daraman argitalpena ere idatzi dugu.
Horrexegatik, eskerrak eman nahi dizkiegu aztergai izan ditugun eskolekin lotutako bizipenak kontatu dizkiguten guztiei. Era berean, oso eskertuta gaude proiektu hau aurrera ateratzeko laguntza eskaini diguten guztiekin: elkarrizketak egiten eta transkribatzen jardun dutenekin, transkripzioen orrazketa egin dutenekin, eta abar. Eskerrik asko guztioi, bihotzez.