Markina-Xemeingo hezkuntza publikoa (1844-2025): hazitik lorera

Proiektu honek Markina-Xemeingo hezkuntza publikoaren bilakaera kontatzen du jendeari egindako  elkarrizketen bidez.

Gaur egungo Markina-Xemeingo eskola publikoak, Bekobenta eskolak, 1975. urtean zabaldu zituen ateak eta ospakizun giro horretatik sortutakoa da hemen aurkituko duzun lana. Gure asmoa izan da 1975. urtetik berrogeita hamar urte inguru atzerako (1925-1975) eta aurrerako (1975-2025) tartearen berri ematea. Asmo horrekin, Markina-Xemeingo eskola publikoetan eta auzo-eskoletan ibilitako ikasleei eta irakasleei edo langileei elkarrizketak egin dizkiegu.

Ideiaren sorreran talde txikia izan baginen ere, lantalde mardula sortu da azkenean. Hemen jaso ditugun grabaketez gain, izen bera daraman argitalpena ere idatzi dugu.

Horrexegatik, eskerrak eman nahi dizkiegu aztergai izan ditugun eskolekin lotutako bizipenak kontatu dizkiguten guztiei. Era berean, oso eskertuta gaude proiektu hau aurrera ateratzeko laguntza eskaini diguten guztiekin: elkarrizketak egiten eta transkribatzen jardun dutenekin, transkripzioen orrazketa egin dutenekin, eta abar. Eskerrik asko guztioi, bihotzez.

Zintak

KodeaDataHizlariak
MAR-180 2024 Irigoien Garitaonandia, Juan - Urkizu Ortiz de Guzman, Gorka
MAR-181 2024 Ozerinjauregi Egiluz, Andoni
MAR-182 2024 Jaio Ibarluzea, Kristina
MAR-183 2024 Barrutia Arrizabalaga, Judith
MAR-184 2024 Alberdi Omar, Jose
MAR-185 2024 Iruguenpagate Garate, Rikardo
MUN-037 2024 Goikoetxea Abanzabalegi, Jose Karmelo - Olano Zenigaoinandia, Sorkunde
MUN-038 2024 Lejarzegi Urriolabeitia, Pello
MUN-039 2024 Zuazo Urionaguena, Jon - Zuazo Urionaguena, Joseba
OND-058 2024 Lekunberri Rodriguez, Mari Kruz
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia