Markina-Xemeingo hezkuntza publikoa (1844-2025): hazitik lorera

Proiektu honek Markina-Xemeingo hezkuntza publikoaren bilakaera kontatzen du jendeari egindako  elkarrizketen bidez.

Gaur egungo Markina-Xemeingo eskola publikoak, Bekobenta eskolak, 1975. urtean zabaldu zituen ateak eta ospakizun giro horretatik sortutakoa da hemen aurkituko duzun lana. Gure asmoa izan da 1975. urtetik berrogeita hamar urte inguru atzerako (1925-1975) eta aurrerako (1975-2025) tartearen berri ematea. Asmo horrekin, Markina-Xemeingo eskola publikoetan eta auzo-eskoletan ibilitako ikasleei eta irakasleei edo langileei elkarrizketak egin dizkiegu.

Ideiaren sorreran talde txikia izan baginen ere, lantalde mardula sortu da azkenean. Hemen jaso ditugun grabaketez gain, izen bera daraman argitalpena ere idatzi dugu.

Horrexegatik, eskerrak eman nahi dizkiegu aztergai izan ditugun eskolekin lotutako bizipenak kontatu dizkiguten guztiei. Era berean, oso eskertuta gaude proiektu hau aurrera ateratzeko laguntza eskaini diguten guztiekin: elkarrizketak egiten eta transkribatzen jardun dutenekin, transkripzioen orrazketa egin dutenekin, eta abar. Eskerrik asko guztioi, bihotzez.

Zintak

KodeaDataHizlariak
MAR-160 2024 Arrazua Garetxana, Karlos
MAR-161 2024 Kortabitarte Antsotegi, Karmen Tere
MAR-162 2024 Epelde Sierra, Lur - Epelde Sierra, Xabier
MAR-163 2024 Baskaran Baskaran, Jabier - Muguruza Salaberria, Mari Karmen
MAR-164 2024 Amutxastegi Duralde, Mari Karmen
MAR-165 2024 Arrate Aginaga, Mari Karmen
MAR-166 2024 Egia Urionabarrenetxea, Mari Karmen - Larruskain Etxaniz, Mari Karmen
MAR-167 2024 Egia Urionabarrenetxea, Mari Karmen - Larruskain Etxaniz, Mari Karmen
MAR-168 2024 Ibaibarriaga Larruskain, Mari Karmen
MAR-169 2024 Moreno Delgado, Mari Karmen
MAR-170 2024 Aldazabal Urionabarrenetxea, Mari Karmen - Lejardi Kareaga, Mari Asun
MAR-171 2024 Zelaia Guenaga, Mari Luz
MAR-172 2024 Martinez de Lagos Zabala, Jose Antonio
MAR-173 2024 Ibarzabal Gisasola, Nahia
MAR-174 2024 Iriondo Zenarruzabeitia, Mari Jose - Sololuze Txurruka, Nere
MAR-175 2024 Robles Gonzalez, Nora
MAR-176 2024 Escobar Coira, Ricardo Aitor
MAR-177 2024 Aldazabal Kortazar, Sara
MAR-178 2024 Olabarria Laka, Pedro
MAR-179 2024 Juaristi Arrieta, Txomin
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia