Markina-Xemeingo hezkuntza publikoa (1844-2025): hazitik lorera

Proiektu honek Markina-Xemeingo hezkuntza publikoaren bilakaera kontatzen du jendeari egindako  elkarrizketen bidez.

Gaur egungo Markina-Xemeingo eskola publikoak, Bekobenta eskolak, 1975. urtean zabaldu zituen ateak eta ospakizun giro horretatik sortutakoa da hemen aurkituko duzun lana. Gure asmoa izan da 1975. urtetik berrogeita hamar urte inguru atzerako (1925-1975) eta aurrerako (1975-2025) tartearen berri ematea. Asmo horrekin, Markina-Xemeingo eskola publikoetan eta auzo-eskoletan ibilitako ikasleei eta irakasleei edo langileei elkarrizketak egin dizkiegu.

Ideiaren sorreran talde txikia izan baginen ere, lantalde mardula sortu da azkenean. Hemen jaso ditugun grabaketez gain, izen bera daraman argitalpena ere idatzi dugu.

Horrexegatik, eskerrak eman nahi dizkiegu aztergai izan ditugun eskolekin lotutako bizipenak kontatu dizkiguten guztiei. Era berean, oso eskertuta gaude proiektu hau aurrera ateratzeko laguntza eskaini diguten guztiekin: elkarrizketak egiten eta transkribatzen jardun dutenekin, transkripzioen orrazketa egin dutenekin, eta abar. Eskerrik asko guztioi, bihotzez.

Zintak

KodeaDataHizlariak
AUL-024 2024 Eizagirre Atxurra, Alizia - Legarra Eizagirre, Maite
AUL-025 2024 Ansotegi Uriarte, Juan - Ansotegi Uskola, Julen
AUL-026 2024 Kareaga Perea, Libe
AUL-027 2024 Arriaga Jaio, Elena - Ikazuriaga Arriaga, Joana
BOL-021 2024 Azkaiturrieta Gandiaga, Alesander
BOL-022 2024 Astorkia Andrinua, Esther
BOL-023 2024 Gerrikabeitia Zabala, Goretti
BOL-024 2024 Fundazuri Bikandi, Guadalupe
BOL-025 2024 Arriaga Garetxana, Ibon
BOL-026 2024 Azumendi Jaio, Jose Jabier
BOL-027 2024 Egiguren Anitua, Lourdes
BOL-028 2024 Olabe Meabebasterretxea, Maite
BOL-029 2024 Ugarteburu Uberuaga, Maite
BOL-030 2024 Foruria Gerrikabeitia, Nerea
BOL-031 2024 Garitagoitia Zabala, Olaia
BOL-032 2024 Jaio Arriaga, Jon - Jaio Arriaga, Oskar
BRT-036 2024 Aramaio Hormaetxea, Maria - Garate Kalzakorta, Kepa
BRT-037 2024 Osa Arrieta, Karmele
EBA-064 2024 Solozabal Ibarluzea, Agustina
EBA-065 2024 Bergara Urkidi, Amaia
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia