Juan Jose Agirregomezkorta Eizagirre
Markina-Xemein (Bizkaia) (1932)
Biografia
Iturretako Zuluaga baserrian jaio zen, baina gero Aginaga (Eibar) auzoko Oreinzar baserrira ezkondu zen. Baserri honen erdia Eibar da eta beste erdia Markina. Horregatik, Eibarren erroldatuta daude, baina kontribuzioa Markinan ordaintzen dute. Baserriaren inguruko gorabeherak kontatu zizkigun Juan Josek berarekin egon ginenean. Honez gain, baserriko abereen inguruko hainbat konturen gainean egin genuen berba, Juan Josek aita tratantea zuen-eta. "Eibarko Ermitak" proiektuan parte hartu zuen, baserri ondoan daukaten San Migel Oregizar edo San Migel Txiki santutxuuari buruz hizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MAR-052 | 2013 | Markina-Xemeingo ahotsak | Ainhoa Etxazarra | ||
MAR-072 | 2012 | Ahaztuen Oroimena | Aitor Bereziartua - Patxi Ibarzabal - Alberto Unamuno |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute