Markina-Xemein (Bizkaia)

Belar beroa janez gero, ardiak gaixotu

Belar beroa janez gero, ardiak gaixotu <p>Soloan belar ona egoten zen lehen: sekula-belarra, pagotxa, alpapa... Batzuetan, belar piloak berotu egiten ziren eta belar hori janez gero, puztu egiten ziren ardiak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soloan belar ona egoten zen lehen: sekula-belarra, pagotxa, alpapa... Batzuetan, belar piloak berotu egiten ziren eta belar hori janez gero, puztu egiten ziren ardiak.

Transkripzioa

Oin hori gitxia eitten da, baiña lehenao egoten zan bedarra, oin baiño bedar hobie, soluen egoten zan: sekule bedarra, pagotxa, alpalpie-ta izeten zien. Harek jandakuen… bedarra etxera ekarritte pixkat pillun berotzen bada, ha emoten badotsezue, haretxek harrotutzen dittu /harrotutzeittu/. Bai. Zelaixen be iñoz ardixek be, neuri ez jataz /etxataz/ sekulo suertau baiña, ardixek be iguel hiru-lau ardi, sekule bedarra edo pagotxa dauen lekure bota ta golpera jan, haixiau ta plaut! Errementau! Bertan behien.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia