Markina-Xemein (Bizkaia)

Neurri-kordela ganaduen pisua kalkulatzeko

Neurri-kordela ganaduen pisua kalkulatzeko Ferietan tratuak egiten zituzten eta gero tabernara joaten ziren kuartillu bete ardo edatera. Tratua egin aurretik, neurri-kordela erabiltzen zuten ganaduen pisua kalkulatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ferietan tratuak egiten zituzten eta gero tabernara joaten ziren kuartillu bete ardo edatera. Tratua egin aurretik, neurri-kordela erabiltzen zuten ganaduen pisua kalkulatzeko.

Transkripzioa

- Tratue, ba, asko eskatu, gitxi eskeiñi... hantxe! Gero elkartu ein biher. Ahal bazan. Ta ezin bazan, ba, atza lehengo moduen.
- Ta ez zan eiten gero, tratue ein ostean, tabernara joan, zeozer hartu ta...? Ez egoan ohitura hori?
- Negozixo ona eitten bazan, saltzaillik inbitau. Ta ez bazan, erostaillik pagauko baleu lantxeik. Bai, hori izaten zan. Tratue eindakuen tabernara jun, kuartillo bat arda ata, lagunei emon ta. Ordun zan, ba ardaue. Ordun ez zan oingo modun.
- Ordun ardaue, ezta?
- Ardaue!
- Ta zelan... Nik iñoz ikusi dot holan ferietara eroaten zan holango kordel moduko bat edo... Zelan da hori... medidea hartzeako?
- Bai, neurri kordela. Nahi badozu /nahibozu/ erakutsiko dotsut /erakutsikotzut/. Soltatzen nazenin erakutsiko dotsut. Badaukaaz nik.
- Hori zelan erabilten da?
- E?
- Zelan erabilten da hori?
- Erabili, ba, harekin neurtu ta kalkulau eitten dozu.
- Pixue?
- Pixue kalkulatzen dozu. Pixue kalkulatzeko zan ha.
- Ta nondik neurtuten da?
- Gerrixen. Ganaue gerrixen. Kaballerixie, astue edo behorra edo mandue edo, alturan. Aurreko hankatik, barrenetik, lepora.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia