Pasaia (Gipuzkoa)

Kalean beti jolasean

Kalean beti jolasean <p>Kalera etortzen ziren bakoitzean jolasten aritzen ziren. Orduko jolasak aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-023-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kalera etortzen ziren bakoitzean jolasten aritzen ziren. Orduko jolasak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta noiz jolasten zenuten, asteburutan eo?
- Bai, kalea etortzen giñan egunero.
- Eunero?
- Eunero etortzen bagiñan eunero; ez beti ez genun gauza berdiña iten baiño bai bai, gehienian amarrutan, esaten dizut ba, amarrutan. Hola jartzen giñan sei laun lepotik helduta bakotxa bata bestiai, ta bestiak salto. Sei eo zortzi laun. Eta bat zea in behar zun harrapatu zure gaiñea ez salto iteko ahal baldin bazan. Ta harrapatzen bazenun salto in baiño lehenuotik zu libre eta bestia jarri, geo harren gaiñea salto iteko; ta holaxe ibiltzen giñan. Gauza politak zien hoiek denak. "Atxibiri konkon" bat hola jartzen zan, geo atzekaldetik zuri bestia hola helduta eta haiyen gaiñea salto iten zenuen. Bai,. ta hola. Oso jolas politak zian. Politak. Pelotan’e piskat ibiltzen giñan, asko ez.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia