Pasaia (Gipuzkoa)

Lehengo umeak zoriontsuagoak

Lehengo umeak zoriontsuagoak <p>Lehen gazteak zoriontsuagoak omen ziren. Gutxi behar izaten zuten jolasteko. Harrika ibiltzen ziren jolasean Lezokoen kontra. Orduko hainbat jolas aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-023-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen gazteak zoriontsuagoak omen ziren. Gutxi behar izaten zuten jolasteko. Harrika ibiltzen ziren jolasean Lezokoen kontra. Orduko hainbat jolas aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerrateko gauzak oso tristiak dia. Ta gu oso pozik bizi giñan, oain baino poza gehiokin gazteiya, e. Beste gauz bat zan e, oaingoakin konparatzeko. Oain, nik neetzako, ez dakit ba, jolasten'e gaur jendiak ez daki gu ibiltzen giñan bezela. Guk jolastu asko iten genun. Guk hemen kalian ez bagiña kalea ez bagiña, oso gutxitan jaixten giñan kalea, mendiyan ibiltzen giñan gu jolasten. Gerran ibiltzen giñan e, gu gerreruak izandu gea, lezotarren kontra ta harriyak, harri pillak preparatu ta harrika ta. Kalea etortzen giñanian, ba mendiyan ibiltzen giñan gu amarrutan ta korrika bai Gaztelutxo, kaskoko mendi hoitatik honea beheraiño korrika bata bestiai ezin harrapatu ta; bueno. "Tren avios", geo "Antxobiri konkon", geo [ainluzetan], ta geo txibakin e bai, ta gauz askotan ibiltzen giñan gu e, orduan. Kalian, kalea etortzeko amorrutan eoten giñan.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia