Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Garizumako jolasak

Garizumako jolasak <p>Herriko plazan jolasten zuten; sokasaltoan... Garizuman, txirikilarekin jolasteko ohitura zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Herriko plazan jolasten zuten; sokasaltoan... Garizuman, txirikilarekin jolasteko ohitura zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Sokasaltuan eitten zenduen?
-Bai, asko. Eta diaboluaz be bai. Diii!, bota ta. Hortan be artistia nitzen. Eta kalien danok holan.
-Eta diabolua gaiñera zailla da, ez?
-Keba! Keba-keba-keba! Eta horreik gauzok amak erosten oskun betik. Amai gustau itten jakon hola ibili gaittezzen, ezta, diaboluekin eta.
[...]
-Orduan sokasaltuan, diabolua...
-Bai. Eta sokasaltuan holan itten auenien...
-Orduan sokasaltuan eitteko kanturik eta?
-Bai, bai, kantuak eta azen, e. Eta gero, gaiñera, kontau notsuten Garizuman ze...
-Bai, esplikau zostazun baiña esaidazu berriz.
-Garizuman txirikilletan, txirikilletan esaten zan.
-Eta zelan eitten zan?
-Elixatik urtenda gero plazan, danak plazan, e. Illerak holan. Bakotxak bere terrenotxue hartzen auen, eta erueten zien etxetik amantalak. Eta zien, txirikilletan zan, txirikillia hau egurra, erredondua. Beti erredondua zan, eta honek puntatxoak gastauta. Eta zuk eukatzun beste bat, beste mango bat baiña ondo..., zerak, e. Beste, txirikillia baiño senduaua. Oin ezpatadantzarixak eta ibiltten daue ba horrek makillok eta. Onbre, holako haundixak, potoluak ez baiña hoixe estiluoi, eskuan aukotzuna. Eta lurrien ifintten zan txirikillia holan. Eta hori zelan gastauta euzen, hori zan lo mismo, lo mismo hau, ezta? Hemen puntia jo eta honek gora igoten dau. Eta orduen rast! bestiekin emon. Eta aurrien amantalakin batu. Eta batzen auenak nok hartzen auen, ha joaten zan gero bera botaten bestiai. Eta hori zan Garizumako jokua, Garizuman eitten zana. Oin, zeatik Garizuman eitten zan hori ez dakitt. Eta orduan plazan asfaltua ta ez auen, lurra, eta plazan izaten zien horrek gauzok. Arbolak be gehixao euzen, eta...
-Orduan herriko plazan jolasak.
-Beteta, e, harek, danak txirikilletan.
-Garizuman zergatik izango zan?
-Ba igual dantzaik eta ez zalako egoten edo igual.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia