Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Umetako jolasak "Afielka"; tortoloska. Umetako jolasak: sokasaltoan; diaboloarekin ere asko jolasten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Afielka"; tortoloska. Umetako jolasak: sokasaltoan; diaboloarekin ere asko jolasten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Beste bat afielka, Afielka. Afielak.
-Zer da?
-Gura dozu? Erakutsiko dotsut afielekin zelan itten gauen?
-Zela?
-Afiel bi ekarri bihar dot. Afielak haundixak ibiltten gauen, e.
[...]
-Eskolako deskantsuetan, urteten gauenien [...]. afielka zan, ifiñi holan afielak, holan ibili, holan ibili, eta konsegiduten zauenian bestian gaiñian ifiñi, orduen bestien afiela zeuretzako zan. Kromuekin moruen. Baiña holan, holan gaiñerutz holan, eta irabazten zauenien bestien afiela be zeuretzako zan. Horrek Maria Jose kajia bete-bete eindda. Baiña gero geraketan zan lagun barik jolasteko porke irabazi eitten auen eta. Eta gero tortoleska. Zeuk ikusitta daukatzu tortoleska?
-Bai, baiña guk ez gauen horretan jolasten. Entzunde bai baiña.
-Horrek tortolesok nik pentsetan dot badauzela hemen etxien pentsetan dot.
[...]
-Haintxe ez badaz desdeluego, badakit dauzena baiña nun dauzen... [...] Zuk kanika bat, eta ha kanikia gora bota eskuakin eta bittartian zuk honi bueltak emun biher dutsazu. Holan, holan.
-Eta alde bakoitzak izena daka?
-Oin ez nazena akordetan da, klaro, ez naz akordetan zelan, eta gero bata bestian gaiñian be bai, bata bestian gaiñian be kolokau biher zien. Kanikie goixan holan botataten zauen bittartien taka-taka-taka. Begiratuta, e, baiña kanikia gero hartu biher zauen. Eta kanikiek urteten baeuen eskutik ondo ez zalako zertu, ba ia bestiak jarraiketan auen. Hori ez zan izeten irabazten dauenentzako zera, baizik...
-Orduan alde bakoitzak bazeukan bere izena edo?
-Bai, baiña ni ez naz akordetan, e. Eta gaiñea bata bestian gaiñian be ifiñi bihar zien, e.
-Eta kanturik edo eitten zan?
-Kontau. Bat, bi, hiru... Holan. Eskolako zerak honetxeik zien, eta eskolatik urtenda gero be, hor kalien arekia, ezta, ura pasau dain, ezta, eta han jarri danok eta lurrien ifini honeik eta danok zerien. Nik esaten dotena da oin zegatik ez ete dien itten honek zerok, hain gauza polittak die ta, kanikie bota eta bittartien eskua eta han ibili ta. Baina...
-Honetara neskak bakarrik jolasten zenduen?
-Mutillak ez. Baiña potezarka ta mutillak eta neskatillak-eta, danok batera, Kalebarreneko danok batera. Potezarka ta, txorimaloka, zereien, txorro-morro piko-kaballo-ke, ta horreik. Kalebarreneko danok, mutikuak eta neskatillak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia