Andoain (Gipuzkoa)

Umetako jolas sinpleak

Umetako jolas sinpleak <p>Umetan korrika ibiltzen ziren jolasean, eta lehenengo iristen zenak saria izaten zuen. Garai hartan gutxi behar izaten zuten ondo pasatzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-061-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan korrika ibiltzen ziren jolasean, eta lehenengo iristen zenak saria izaten zuen. Garai hartan gutxi behar izaten zuten ondo pasatzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mutil-koskorretan nola ibiltzen giñan? Ta, bueno, eskolatikan atera ta gero merienda, baldin bazeon, jan ta… Gero, jolasten gendun Beheko plazan. Han bueltaka ibiltzen giñan. Eta gero, ba, izardittu o zeatzen giñan t ura edatera. Ta, ordun, korrika. Ta lehenbizi alleatzen zana jefe iten zun. Danak filan jartzen zian, jartzen giñan, ta hola jotzen zun, ta edaten, lehenbizikuak. Zaukan denbora guziya, baiño ez utzita, utzi gabe. Osea… aber, nahi dekena…
- Segida-segidan?
- Bai. Harek iten zun ta bestiai esaten ziyon hola, ta hau zai, ta beak ikusten zunian: “bestia!”, ta atzera juten zan. Bestia hola. Eta danok asko edan gendunian berriz korrika ta hola ibiltzen giñan. Ta hola ai giñala, “Hi! Ama deika ai dek” eta “Jun, jun”, “A! Jun in biharkok, bestela guk pagatuko digu ta”. Ta holako zeakin. Bueno, holako zeak.
- Ze gauza gutxi bihar ziñuen ordun jolasteko, ezta?
- A, ya esta. Baloiyik´e ez zeon ordun. Ez zeon. Pelota bai, pelota bai, baiño korrika gehiyena ibiltzen giñan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia