Sare motak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-003-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sare mota desberdinak zeuden: ontziaren potentziaren araberako tamaina zuten sareek.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 26a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: PAS-003/005
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Lan-tresnak
Transkripzioa
- Eta sare mota desberdiñak zeuden? Sare mota, sare klase desberdiñak bazeuzten?
- Berdinek, barku denak ez zuten berdine batzuk haundixoguak, bestiak txikiyo. Zenbat eta barkua indar gehio, potentzi gehio zerian, motorran, ba ibiltzen zuen sare haundio huak ta txikiyogok zianen txikiyo. Baiño sare haundiak zian.
- Haundiak zian?
- Bai.
- Metro askokuak?
- Bai, metro askokuak. Bi beso bezela izaten zun ta geo atzeaka itxi-itxiya ta arraia bi beson zerian sartzen zan ta sartzen zan, sartu sare barrena ta han zakuan, hantxe zakuan gelditzen zan. Geo zakuari jartzen genion barrengo aldian tranpa bat, ez kanpoa ihes iteko arraiak. Ta han gelditzen zan. Sartzen zana han gelditzen zan. Ta geo hoi, igo iten barkuak, beak igoko. Iruitzen zaionian patroiai igotzen zun, bueno, saria gora ta igotzen da ta igotzen zuten barkuak makinillakin igotzen zuten ta geo arraia han etortzen zan zakuan etortzen zan arraia.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!