Mutriku (Gipuzkoa)

Motoristen zeregina

Motoristen zeregina Motoristen zeregina azaltzen du "Xoxuak"; berak hartan lan egin zuen. Gregoriok tretzen aipamena egiten du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Motoristen zeregina azaltzen du "Xoxuak"; berak hartan lan egin zuen. Gregoriok tretzen aipamena egiten du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu be bajuran, baiña zu motorista. Zuria diferentia izango zan. Ze egiten zuan motoristiak?
-Motoristiana zan ba mariñelak bezelaxe. Bakarrikan zeoze pasatzen bazan makinan, eta makinia zainddu eta horrek danak. Eta txarrena izaten zan motoristista, porejenplo erten zuk Mutrikutik eta bixigutan jun bihar Exkotera, eta Exkotera goizeko ordu batian ertetzen gendun, eta hara aillegatzen giñan ba segun egunak e igual bostak edo laurak o lokesea. Hara arte jun bihar ziñan guardixan, han guardixan jun eta gero bota bihar ziñun kordia, eta su segi hantxe, kordia bota eta segi hantxe, eta nik lautik hirutan aparejua neuk kalatzen noan. Hirurogei tretza botatzen gendun guk. Eta aparejua al atun.
G:Trezak zian ehunda hogei amu eukitzen zeben, ehun ta hogeta hamar amu ta luziak. Ehun metroko kordelak.
X: Eta botatzen genduzen, hasten giñan (alan) kanporutz bota han barrena hor barrena eta beste txikotera jun eta hasi halan eta taka-taka, geldi-geldi abante, ta tira, tira, abante, geldi-geldi eta ala ta ala ta ala. Eguardi aldera-o (han batzen?) genduzen eta abante. Eta tretzan hastia bazan, tretzan askotan tretzan nahastatu, beste batekin’e bai kordan zauanakin, korrentak edo peau-edo. ta orduan eitten zan ba trezak libratu bihar eta lotara batez, ... jendiak, esku asko bihar zan-ta lotara batez. Lorik egin gabe etxera igual, batzutan ordubete edo ordu bi, lorik egin gabe berriz’e etxera. Hurrengo egunian bazan berriz ere abante, halaxe ibiltzen giñan. Makinistia nabil esaten. Eta askotan baitta gertau zat neri, etorri etxera, eguena ta, nobixiana jun bihar eta kapaz ez eta lo. Kapaz ez. Lorik egin gabe ezin leike ibili ezta bate. Astuna, astuna zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia