Getaria (Gipuzkoa)

Tretzak preparatzeko lanaren inguruko azalpenak

Tretzak preparatzeko lanaren inguruko azalpenak Ofiziorik txarrena zen berarentzat bisigutakoa. Sotoan geratzen zirenean tretzak betetzen goxoagoa izaten zen, tarteka amak jateko zerbait eramaten zien eta. Bisigutako lanean 8 lagun inguru itsasoratzen ziren eta beste 4-5 lehorrean geratzen ziren tretzak betetzen. Itsasotik etortzen zirenean gero lehortu egin behar izaten ziren. Tretzak betetzen goizeko ordu bietatik hamarrak aldera arte egoten ziren. Bakoitzak 12-13 tretza betetzen zituen. Tretza bakoitza betetzeko ordu erdi inguru behar izaten zen. Tretzetan antxoak jartzen ziren karnata moduan amuan. Azalpen zehatzak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-005-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ofiziorik txarrena zen berarentzat bisigutakoa. Sotoan geratzen zirenean tretzak betetzen goxoagoa izaten zen, tarteka amak jateko zerbait eramaten zien eta. Bisigutako lanean 8 lagun inguru itsasoratzen ziren eta beste 4-5 lehorrean geratzen ziren tretzak betetzen. Itsasotik etortzen zirenean gero lehortu egin behar izaten ziren. Tretzak betetzen goizeko ordu bietatik hamarrak aldera arte egoten ziren. Bakoitzak 12-13 tretza betetzen zituen. Tretza bakoitza betetzeko ordu erdi inguru behar izaten zen. Tretzetan antxoak jartzen ziren karnata moduan amuan. Azalpen zehatzak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Neetzat, ofiziyoik txarrena. Esaten zuen ona zala, baiño neetzat ez. Sotokua bai earki! Sotuan geatzen giñanian, amak ekartzen ziun sei t’ardiyak zazpirak aldian kabitzen ez giñakin zopakin kazuan eta geo, hamarrak aldian, arrautza erdi bat edo arrautza bat, pusketa bat ekartzen ziun. Geo berriz arrebak eo ekartzen zitun. Ta gizon zaharrak nahio izaten zuen, bai ba, hamaiketakua barkuan kontura ekartzen zan ardua, ta zaharrak, [han antxua] iteko’re baakizu, ez zeon. Ta haiek gustoa. Ta haiek, dana bukatu arte eoten giñan gizon zaharrakin, beakin batian, han eoten giñan.
- Orduan, hori izaten zan neguan bixigutan bakarrik, ez?
- Bai, bixigutan, bixigutan.
- Eta izaten zan tripulaziyoko parte bat edo lehorrian geratzen zana, ezta?
- Bai. Itsasoa juten giñan zortzi, betzi. Ta lehorrian beste lau edo bost. Hola ibiltzen zan.
- Trezak, karnata…
- Bai, betetzen.
- Karnata betetzen.
- Ta geo itsasotik ekartzen zituen askotan, nahasteik ez baldin bazan, libratuta. Ta haiek in bihar zian hurrengo egunian sekatu. Itxian giñakaun bi mahaiko silla holako, bi holako silla, ta geo arraun pare bat. Gau guztiyan sua martxan. Arrauna hoiek jarri zabal zabal ta trexak. Ta geo [okasiyuak]. Geo sekatu ta aitei behera eraman behar, arrebak eta eramaten zituen. Ta geo iten zan txotxetikan, txotxa holako pusketa izaten da, egurra, ta han amua sartzen zan. Ta bi istutzen zianian zeakin, bustiyakin […], geo lehortzen zanian lasaitu iten zan. Ta igual brasa erten. Okasiyuak! Oooo! Bakizu, pixkat goor samarrak zian, karakterra’re… uuuu! […]. Geo gizon haundi samarrak zian, ta puuuu! Ixilikan eonda, hobio. Ez kontestatzia munduko gauzikan earrena haientzat.
- Eta lehorrian getzen ziñaten lauak, zuen lana ze izaten zan?
- Bete!
- Goizian goizo…
- Goizian ordu bitan. Ordu bitan [saltoena] in makinistai ta kuadrillai, ta etorri sotoa ta hasi ta hamarrak aldea arte. Hola bakoitzak’e hamar-hamabi milla treza betetzen giñun. Ordu erdi batian… Azkarrauak bazian, baiño guk ordu erdi bat o ibiltzen giñan, treza bakoitza. Ehun ta larogeitaka, ordu erdi bat o hola ibiltzen giñan.
- Eta trezak, karnata hartu eta ze, ze, ze in behar izaten zan?
- Antxua, antxua.
- Antxua, amuai jarri…
- Amuai jarri antxua, ta […] texaola. Texaola haitan.
- Texaolan.
- Texaola izena zuan. Holako tabla bat eta geo beheia pixkat laga, eta lixtoi bat. Lixtoi bat honela jartzen zan, ta geo […] bat atian palillatzen, goraka-goraka, betetzen. Ta geo hura itsaso beika jarri, asteburua ta, dana banaka-banaka […], tza-tza-tza-tza-tza. Ez al dezu ikusi pintxuan ta hola reportajia? Tipo hori, igual-igual. Hura, martxa haundiyakin jungo zian, haiek sarriyo, habek, guriak. Igual atzea beira jarri ta ta, geo hantxe bukatzen zanian kendu, ta bestia jarri.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia