Getaria (Gipuzkoa)

Antxoarik ezean karnata moduan lantzoia

Antxoarik ezean karnata moduan lantzoia Karnata moduan antxoa erabiltzen zen normalean. Antxoa gutxi zenean lantzoia ere erabiltzen zen. Antxoa asko izaten zen orduan eta ondo moldatzen ziren, baina antxoa harrapatu arte kezka izaten zuten neguan. Tretzak betetzea etxean egiten zuten bisigutara joan aurretik. Izaten ziren urte txarrak ere eta antxoarik ezean lantzoia ekarri behar izaten zen. Baina garai batean oso garesti ere egon zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-005-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Karnata moduan antxoa erabiltzen zen normalean. Antxoa gutxi zenean lantzoia ere erabiltzen zen. Antxoa asko izaten zen orduan eta ondo moldatzen ziren, baina antxoa harrapatu arte kezka izaten zuten neguan. Tretzak betetzea etxean egiten zuten bisigutara joan aurretik. Izaten ziren urte txarrak ere eta antxoarik ezean lantzoia ekarri behar izaten zen. Baina garai batean oso garesti ere egon zen.

Transkripzioa

- Eta karnatako antxua beti?
- Antxua. Geo gutxi zanian’e, lantzoia’re ekartzen giñun, lantzoia’re […] giñun. Ta bixiguantzat, bixiguak jotzen zunian hobe zan zea…
- Lantzoia.
- Lantzoia.
- A, bai?
- Gogorro. Ta ez zun botatzen, zebo firmeo zan. Ta hoixen. Geo antxua’re ordun asko zan, antxo polit askua. Antxua, holako antxua. […] jan laike pare bat paleka, e, txakoliñakin!
- Bai.
- Ta orduan ondo moldatzen giñan. Baiña hura iñ arte, beti kezka. Beti… hura zan neguko ogiya. Hura iñ ezkeo, lasaitutzen zan.
- Antxua?
- Bai, antxua ibiltzen zanian, “bixigutako garnata in diguk, behintzat eta”. Ta geo bakoitzak norbeak iten giñun hamalau o hamabosna treza berriyak, ta amua jo, ta bakoitzak, bakoitzak, lagun bakoitzantzako horrenbeste. Lagunak iten zituen, lagun bakoitzak hamabi, hamalau treza, berriya.
- Berriya.
- Itxian, itxian iten giñun. Batzuk…
- Hori noiz egiten zan?
- Etxian [bankotik] ez bazeon, ta iltze bat sartu, ta aurrenengotik jo ta bestiai aitak peatu, ta. Sillan, etxe barruan. Etxe barruan iten zan.
- Eta hori neguan?
- Neguan. Neguan.
- Udazkenian?
- Bixiguta jun baiño lehenotikan. Garnata iten giñunian. Garnatik ez bazian iten, ez zeon trezik iteikan. Ez zeon trezik iteikan garnata behar zulako. Garnata in behar.
- Eta izan zan urteren bat, gogoratzen dezu, urte txarren bat?
- Bai.
- Antxua gutxi, eta…
- Bai, bai, bai. Ziharo. Ta geo ekarri’re iten giñun, lantzoia ta hori. Lantzoia’re etortzen zanian, lantzoia gehio sartu behar.
- Erosi in behar?
- Ez, lantzoiak geuk iten giñun! Baiño hura’re gutxi, ta hura garesti, bakizu. Garai hartan, e, kuarentaiseisian o hola, hogei duro balixo barriyak! Zeak, nola… zenbatekuak izango zian hurak? Hamabost, hamabost hamasei bat kiloko, hola […] dan ontzi bat zan, Donostiyan. Baiño ziharo urriya. Hamabost hogei etxea iten giñun, poitua iteko. Ta poitua iten zuenian, bai poito polita garai hartako. Lanian! Goorra, goorra! Leheno’re goorra, ta uain’e goorra.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia