Antxoarik ezean karnata moduan lantzoia Karnata moduan antxoa erabiltzen zen normalean. Antxoa gutxi zenean lantzoia ere erabiltzen zen. Antxoa asko izaten zen orduan eta ondo moldatzen ziren, baina antxoa harrapatu arte kezka izaten zuten neguan. Tretzak betetzea etxean egiten zuten bisigutara joan aurretik. Izaten ziren urte txarrak ere eta antxoarik ezean lantzoia ekarri behar izaten zen. Baina garai batean oso garesti ere egon zen.

Antxoarik ezean karnata moduan lantzoia
Rufo Isasti Aizpuru
- ahotsak.eus